[Librezale] [Fwd: [hph] RV: [UEUkideak] Mailman-en euskaratzea eta UEUren lana]

Osoitz osoitz
Ost, Urr 22, 17:01:03, CEST 2003


Aupa,

Nik bronkarako gogorik ez, baina alu horrek UEUrekin erlazioa kutsatzeko 
gogorik ere ez nuenez mezu hau helaraztea eskatu diot UEUkide bati.

Osoitz

---


Kaixo UEUkideak

Librezaleko Osoitz naiz, eta Lusitxoren mezu kutsatzailearen harira gai
pare bat argitu nahi ditut.

Librezale 2003ko ekainean sortutako eta bolondresek osatutako lantalde
ireki bat da, informatikaren arloan ere euskararen normalkuntza
prozesuan lagundu nahi duena. Besteak beste Mozillaren euskaraketa
bertsioz bertsio aurrera darama inori eskerona ere eskatu gabe.

Taldea sortu eta berehala gure barne komunikaziorako erabiltzen genuen
posta zerrenda kudeatzailea, mailman, euskaraz ere nahi genuenez mailman
garatzaileekin jarri ginen harremanetan eta euskaraketa lanen berririk
ez zutenez gure taldeko kide batek hartu zuen bere gain lan hori,
bolondres eta musutruk.

Lana bukatzear zegoela honen berri eman zuen, besteak beste, Softlibrea
posta zerrendan, eta orduan Emilio UEUko informatikariak jakinarazi
zigun UEU ere horretan zebilela. Zoritxarrez, UEUk ez zien mailman
garatzaileei bere lanaren berri eman, Soft librearen ohiko lan moduak
agintzen duenez, eta despiste horrek sortu du lan bikoizketa.

Librezalek ez du inoiz zalantzatan jarri UEUren borondate ona.
Elkarrekin hitzegin genuen eta UEUk ez zuenenez bere burua euskaraketa
lana bertsioz bertsio aurrera eramateko konpromezua hartzeko moduan
ikusten, 2.1.2 bertsiorako egindako lana pasatu zigun gu euskaratzen ari
ginen eta kaleratzear zegoen 2.1.3 bertsioan erabiltzeko.

Falta ziztaikigun testu kateak UEUk pasatutako lanetik hartu genituen
eta 2.1.3 bukatu. Esan bezala Mailman 2.1.3 kalera ateratzear zegoen,
eta proiektuaren arduradunak zuzenean bidali zien egindako lana
lehenbaitlehen Mailman euskara barne banatu zedin.

Eztabaidatu dezakegu egokiagoa zen auskalo noiz aterako den 2.1.4
bertsiorarte itxarotea akatsak dituen itzulpen bat kaleratzea baino. Nik
proiektu arduradunak hartutako erabakia defendatzen dut, nahiago dut
akatsak akats euskaraz dagoen bertsio bat munduan zabaltzea, erdaraz
bizitzen jarraitu behar izatea baino.

Orain Mailman instalatzen duen munduko edonork aukeratu dezake euskara
lehenetsitako hizkuntza gisa UEU eta Librezaleri esker, eta biak egon
gaitezke pozik eta harro hori dela eta. Akatsak izan baditu eta guztion
artean konponduko ditugu (parte hartu nahi duen orok egin dezakelako),
eta hurrengo bertsiorako UEUk pasatutako hizkuntza fitxategiak eta
Librezalek egindakoak patxadaz konparatuko ditugula ez dezala inork
zalantzarik izan.

Zergatiaren susmoa badut ere, ez dut ulertzen Luistxo Fernandezek
hartutako jarrera. Mailman euskaraz proiektua jada ofiziala zela
Sustatura bidalki genuenean berria blokeatu zuen bertako moderatzaile
izateak ematen dion boterearen erabilera oker bat eginez, eta berriaren
argitaratzea akatsen zuzenketara baldintzatu zuen.

Orain azaldu ditudanak azaldu zitzaizkion berari ere, guk akatsak
zuzenduko genituela denbora librean lan egiteak baimentzen zigun
erritmoan eta parte hartu nahi bazuen ateak irekirik zituela ere esan
genion. Berria argitaratzea bere esku zegoela guk ez bait genuen
txantaiarik onartzen. Azkenean berria argitaratu du, baina kasualidadez
Luistxoren argumento berdinak erabiltzen dituen "Goizalde" izeneko batek
erantzuten dio Sustatuko berriari, hau kasualitatea.

Gaur UEUren zerrendara gaia kutsatzeko asmoa duen mezu bat bidaltzen
duela ikusten dugu tristuraz.

Orain arte UEUrekin izan dugun erlazioa oso ona izan da eta horrela
jarraitu dezala nahi dugu, UEUk betiko moduan Librezaleren ate guztiak
irekita ditu elkarlanean arituz Euskararen alde asko egin dezakegulako.

Ez gaitezen umekerietan ibili, gure hizkuntzaren egoerak ez digu
baimentzen. Elkarlanean aritu nahi ez duenak egin dezala bidea bakarrik,
baina ez dezala besteon lana oztopatu.

Eta orain, lanera.

Osoitz Elkorobarrutia
Librezale.org lantaldeko partaidea




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago