[Librezale] [Fwd: [hph] RV: [UEUkideak] Mailman-en euskaratzea eta UEUren lana]

Jordi Blasi jblasi
Ost, Urr 22, 13:03:01, CEST 2003


  Kaixo:

Hau bidali digute beste zerrenda batera, gure CodeSintax-ekiko amodio 
istorioaren inguruan. UEUko kideen zerrendara bidalitakoa.

agur,

        jordi


X400
Asunto: [hph] RV: [UEUkideak] Mailman-en euskaratzea eta UEUren lana
Fecha: Wed, 22 Oct 2003 12:59:18 +0200
De: "(oina.zientzi) jose miguel campillo" <jmcampillo a bildua eps.mondragon.edu>
Respuesta: A: haupittuhau a bildua yahoogroups.com
PARA:: <haupittuhau a bildua yahoogroups.com>



UEUko zerrendan agertu den berria da. Zuetariko batzuentzat interesgarria izango da.


Atzo Sustatu-n albiste bat kaleratu zen Mailman zerrenda-kudeaketarako 
softwarea ofizialki euskaratu dela. http://www.sustatu.com/1066055231

Han esaten denez, UEUk hasita zuen euskaratze baten eta Librezaleak 
elkartearen ahalegin propioaren batzearekin sortu da Mailman Euskaraz 
proiektua.

Egiazki, Librezale elkarteak aurkeztu duen Mailman bertsioan ez dago UEUren 
lanaren arrastorik. Ez da "batzerik" izan. Librezale elkarteak bere 
euskaratze propioa egin du, eta akatsez josia, gainera (Sustatu-ko 
irakurleren batzuek nabaritu duten bezala).

UEUk, ordea, Mailman-en bertsio txukun euskaraturiko bat darabil une honetan.
https://zerrendak.ueu.org helbidean ikusten ahal dira zerrenda horiek eta 
euskaratzea martxan, eta baita zerrenden jardunean ere, Ueukideak zerrenda 
honetan bertan, hain zuzen ere. Txukun euskaratutako bertsio hori, UEUren 
eta CodeSyntax enpresaren artean egin zen. Neu enpresakoa naiz, eta 
UEUkidea ere bai, eta lokalizazio zehatz honen arduradun nagusia 
CodeSyntax-en, Asier Sarasua, hura ere UEUkidea da; horregatik bidaltzen 
ditugu ohar hauek bazkideon zerrendara.

Hortaz, UEU itzulpen kaskar horren ardurarik ez duela argitzeko idazten 
dugu hau. Horra zehaztapen batzuk:

- Gipuzkoako Foru Aldundiak 2002. urtean emandako dirulaguntza bati esker,
Mailman euskaratu dugu elkarlanean UEUk eta CodeSyntaxek, eta lan hori
2003 hasierarako burutu genueen. UEUk Informatikari Euskaldunen IV. 
Biltzarrean (IEB'03) aurkeztu zuen lan hau, apirilean.

- Ondoren jakin izan dugu Librezale.org elkarteak ere Mailman euskaratzen
ziharduela, eta produktu bakar eta bateratu bat kaleratzea komeni zela
ikusirik pasatu genien gure bertsioa, oso-osorik, librezaleri.

- Hala ere, Librezalek hobetsi eta bere webgunean jaisteko ipini duen
bertsioa ez da gurea (UEU eta Codesyntaxena). Codesyntaxek ez ditu bere
gain hartzen Librezalekoen bertsioan ager daitezkeen huts eta akatsak. 
Librezalekoek, bere kriterio propioa erabiliz, ez dute oraingoz geure 
bertsioa erabili nahi izan.

- UEU eta CodeSyntax-ek egindako bertsioko itzulpenak sarean jarri ditugu, 
eta eskura ditu nahi dituenak. Horra: 
http://www.codesyntax.com/Services/Mailman

- UEUk eta Codesyntax-ek oker egin genuen, gure ustez, Mailman-en 
kudeatzaile nagusiei geure ahaleginaren berri ez ematen.

Luistxo Fernandez


  ----------

_______________________________________________
Ueukideak zerrenda 
Ueukideak a bildua zerrendak.ueu.org
https://zerrendak.ueu.org/mailman/listinfo/ueukideak


[Non-text portions of this message have been removed]


------------------------ Yahoo! Groups Sponsor ---------------------~-->
Rent DVDs from home.
Over 14,500 titles. Free Shipping
& No Late Fees. Try Netflix for FREE!
http://us.click.yahoo.com/mk9osC/hP.FAA/3jkFAA/J.NolB/TM
---------------------------------------------------------------------~->

Konpartsaren helbideak:
  Mezuak bidaltzeko: haupittuhau a bildua onelist.com
  Suskribatzeko:    haupittuhau-subscribe a bildua onelist.com
  Desuskribatzeko:  haupittuhau-unsubscribe a bildua onelist.com
  Politburo:   haupittuhau-owner a bildua onelist.com

Shortcut URL to this page:
  http://www.onelist.com/community/haupittuhau 

Your use of Yahoo! Groups is subject to http://docs.yahoo.com/info/terms/ 








Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago