[Librezale] mailman eta sustatu, nire iritzia

Osoitz osoitz
Ast, Urr 16, 14:46:41, CEST 2003


Kaixo,

Luistxok niri ere zuzenean idatzi didanez nire iritzia ere emango dut, 
librezale.org ez du zertan iritzi berekoa izan.

LAN BIKOIZKETA

Ez da lehenbiziko aldia soft libre programen euskaraketa birritan egiten 
dela.

Euskaraketa lana egitean, GPL lizentziak ezartzen duen gizarte 
kontratuaren eremuen barruan egiteko asmoa duenak egileari informatzea 
da logikoena, ohiturak horrela markatzen du.

Mailman kasuan lan bikoizketaren arrazoia soft librearen ohiko dinamiken 
ezezagutzak dakarrela uste dugu. Ez dut inondik inora zalantzan jartzen 
UEUren borondate ona.

Oraingo bertsio ofizialak izan ditzazken akatsen zuzenketa egin nahi 
duenak ate guztiak irekita ditu librezalen, eta proiektua bertsioz 
bertsio mantentzeko konpromesua hartzen duen edonoren esku jartzeko 
prest gaude ere, proiektuaren arduradunak jada adierazi duen moduan.

SUSTATU AFERA

Ulertzen ez dudana Sustatu, Code&Syntax edo Luistxo Fernandez maila 
pertsonalean hartutako jarrera da. (Oraindik argitzeko dago nori egotzi 
behar zaion berria ez argitaratzaren erabakia).

Mailman euskaraz proiektua, akatsak akats, itzulpen ofizial bat da.

Ez da onargarria hizkuntz akats hoien zuzenketa egitera baldintzatu 
izana berriaren argitaratzea.

ETORKIZUNA

Hizkuntz fitxategi berriak proposatzeko hartu duzuen lana eskertzekoa da.

Une hauetan proiektuaren ardura Librezalek duenez, hizkuntz fitxategi 
hoiek Librezalek begiratzea proposatzen dut eta oraingoak baino hobeak 
badira mailman garapen taldeari bidaltzea.

Berria Sustatun argitaratzeari buruz, niri bost axola.

Osoitz




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago