[Librezale] Sustatuk erantzun du
txopi@sindominio.net
txopi
Ast, Urr 16, 03:43:26, CEST 2003
Orainarteko mezu guztiak irakurri eta ondo barnetaru ondoren, nire
proposamena hau da:
Sustatuko albistea aldatu eta euskaraketa lana (osoa) Librezalek egin
duela esan, UEUk beste itzulpen bat egin duela gaineratuz. Lan biak batuko
ditugula esan eta horretarako eta mantentze lanetarako, jendea posta
zerrendara apuntatzera gonbidatu.
- Horrela Code&Syntax-ek ez dauka arazorik.
- Sustatuk albistea argitaratuko dut (ikusiko duzue).
- Itzulpenaren kontua euskaldun jendeari helduko saio.
- Denok posik geratuko gara.
Beno, gu ez horren beste, baina horrela jokatzeak merezi duela uste dut.
Software librea eta euskararen mundo txiki honetan gauden lau katuon
artean gatazka bat sortzea merezi ez duela uste dut. Librezaleren izaera
irekia izan behar bait du, kideak edonondik etorri daitezke eta.
Albistearen aldekatarako proposamen bat ere gehituko diot mezu honi (azken
parrafoari dagokiona). Ea guztoko duzuen:
-------------------------------
Behin proiektua hasia zegoela, UEUk lan bera egina zuela jakin genuen
(2.1.1 bertsioarena), baina euskaratze bien batzea egiteke dago. Beraz,
Mailman Euskaraz proiektuaren lehen urratsa 2.1.3 bertsioaren egungo
itzulpena hobetzea izango da, eta hemendik aurrera aterako diren bertsio
berriak eguneratuak mantentzea.
-------------------------------
Listo, parrafo hori aldatu eta aurrera. Joxe (eta guztiok), zuzendu
mesedez nik egindako akatsak :)
Hala ere, gertatu dena berriz gertatu ez dadin, UEUrekin, Goienarekin eta
Code&Syntax-ekin hitzegin beharko genuke. Software librearen izaera argi
usteko, itzulpen bat egin eta bertan behera ustea nahiko ez dela
ulertzeko, eta gure euskaraketak softwarearen garatzaileei bidaltzea
funtzezkoa dela azpimarkatuz. Ez duzue uste?
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago