[Librezale] IRC bileratxoa

Ibon Igartua i.igartua
Ost, Urr 15, 19:00:28, CEST 2003


  Aupa !

   Izan dugun bileratxoaren log kutre bat bidaltzen dizuet. Urteak ez 
nintzala IRC batera konektatzen  ... Mozillaren bitartez egin dut eta 
orokorrean nahiko ondo moldatu naiz.

agurrak,

		ibon



------------ próxima parte ------------

-->|	YOU have joined #librezale
mcpatu	ieup !
jalgihadi	aupa
mcpatu	ibon naiz ...
jalgihadi	ondo
jalgihadi	besteak?
mcpatu	ez dakit besteren bat konektatuko den
jalgihadi	itxaron egingo diegu orduan, badaezpada
mcpatu	ok !
jalgihadi	badirudi inor ez dela agertzen...
-->|	agara (~agara a bildua 250.Red-80-32-91.pooles.rima-tde.net) has joined #librezale
agara	Aupa zuek, berandu al nator?
jalgihadi	ez lasai
jalgihadi	hiru baino ez gaude, baina tira
agara	Jalgihadi, Patxi al zara?
mcpatu	aupa ! ... nor zara zu?
jalgihadi	bai, zer ba?
jalgihadi	hau asier garaialde da
agara	ez, ezer, kuriosidade soila... aspladi ezagutu zintudan
jalgihadi	bai?
agara	bai, baina ez galdetu non ez naiz oroitzen eta... ordutik hainbat rollotan topatu zaitut... je je je
jalgihadi	nik zure anaia bai ezagutzen dut
jalgihadi	gari
agara	Aupa mcpatu...
jalgihadi	eta dutekoa iker zen ezta?
agara	bai
jalgihadi	ok
jalgihadi	bueno, harira
agara	eta beharbada Eneko ere ezagutuko duzu...
mcpatu	aupa hi !
agara	bai
jalgihadi	zenbat zarete ba?
agara	zer iruditzen zaizue affairea?
jalgihadi	hori, zer gertatzen da mailman-ekin?
agara	nik tirabira pare bat eduki ditut Luistxorekin, eta ordutik ez dut tragatzen, beraz nere eritzia oso partziala da
mcpatu	ni ez nago oso jarrita gertatutakoarekin !
mcpatu	badakit pi itzultzen hasi zela
mcpatu	eta ia bukatuta zeukanean baten batek komentatu zion EUEkoak be itzultzen ari zirela
mcpatu	haiek bazeukaten aurreko bertsio bat ia bukatuta
mcpatu	pi-k bazeukan azkenekoa
agara	neri oso fuertea iruditu zait Luistxoren jarrera, are gehiago UEUkoak ez dutenean ezertxo ere esan
jalgihadi	luisito ezagututa, inor ez da harritzen
mcpatu	haiekin hitzegin zuen eta adoztu zuten PIk itzulpena eramango zuela
jalgihadi	oso prepotentea da, beti izan da
jalgihadi	baina UEU albo batera utzi behar dugu
jalgihadi	ez dute zerikusirik aferan,
agara	bai ;-)
mcpatu	eta bera da momentu honetan mailman-ekoekin harremanetan dagoena
jalgihadi	mailman salbatu behar dugu lehenbizi
jalgihadi	zuzendu eta kaleratu
jalgihadi	eta publiko egin
jalgihadi	sustatu edo sustatu barik
jalgihadi	badaude beste bide batzuk ere..
mcpatu	hori argi dago
agara	bai, hori da... UEUkoak ez dute txintik ere esan. Dena Luistxoren eskutik etorri da
mcpatu	niri bost sustatun editatzen dutenarekin !
-->|	kurtsik (~kurtsik a bildua 225.Red-81-37-94.pooles.rima-tde.net) has joined #librezale
jalgihadi	Ondo legoke -eta saiatuko naiz-
kurtsik	arratsalde on
jalgihadi	entrebista on bat mailmani buruz BERRIAn
agara	aupa
mcpatu	aupa kurtsik !
jalgihadi	eta batzuen protagonismo nahia zapuztu horrela...
jalgihadi	aupa kurtsik!
mcpatu	zenbat jende dago librezalen benetako zuzenketak egiteko prestatuta ??
agara	bai, niik uste Sustatu alde batera utzi eta beste bide batzuk erabili behar ditugula
mcpatu	zuzenketa lantalde bat behar dugu ... zerbait kaleratu baino lehen testuak zuzendu daitezen !!
kurtsik	Ibon, zenbat jende dago prestatuta orokorrean?
mcpatu	eta hizkuntza bateratu bat izan dezagun !! (estilo liburua edo)
jalgihadi	workshop bat egin daiteke
jalgihadi	eta sarean lan egin
jalgihadi	intentsibo bat...
kurtsik	zer da workshop?
agara	bai, guzti hori ongi dago, baina nik uste dut erroreen asuntoa Luistxoren aitzaki bat dela berria ez argitaratzeko
jalgihadi	baina ez diogu aitzakiarik eman behar
mcpatu	ni kontu teknikotan primeran ... eta itzulpenak be egin ditzaket ... baina itzulpen hoiek adituak zuzendu behar dituzte !!
jalgihadi	hobetu badezakegu...
jalgihadi	workshop: talde lana | tailerra
agara	hainbat programa euskaratu dira eta orain arte inor ez da kexatu itzulpenaren kalitateaz
jalgihadi	hori ere egia da
mcpatu	bai bai ... luistxoren kontu horretaz aparte hitzegiten ari nintzen !
mcpatu	luistxorena argi dago
mcpatu	pikutara doazela !!
jalgihadi	baina pi-ren mezuak irakurrita argi dago euskara hobetu beharrekoa izango dela
jalgihadi	baina horretarako dago librezale, ezta?
kurtsik	Bai, baina lehentasunak markatu behardira
jalgihadi	batzuk gauza bat, besteek bestea...
mcpatu	hobeto definitu beharko genituzke lantaldeak
agara	hala ere zuen mezuekin ados, filologo eta halakoen laguntza lortzen badugu itzulpen hobeak aterako dira
mcpatu	kanpo harremanak, zuzenketak, teknikariak
jalgihadi	bota proposamena!
mcpatu	niri sustaturekin gertatu dena bost
jalgihadi	(ahaztu dezagun sustatu orain)
jalgihadi	zelan hobetuko dugu? zelan aurkeztuko dugu? epeak eta lanak
mcpatu	ez filologoak bakarrik ... euskara irakasleak, kazetariak, ... asko daude !!
agara	bai noski
kurtsik	hauek itzulpen teknikoak dira batez ere informatikoak behar ditugu
jalgihadi	lan proposamen bat egin behar da
jalgihadi	lanak banatu, epeak jarri, eta gero aurkeztu
kurtsik	daukaguna txarto dago?
mcpatu	nik proposatuko nuke lantalde bereziak sortzea
agara	nik anaia AEK-ko irakaslea daukat eta hizkuntza mailan dexente daki, beharbada animatu dezakt laguntzeko
mcpatu	badagoela mailman bukatuta ... zuzenketa taldearen txanda da zuzentzeko
mcpatu	badagoela zuzenketa bukatuta ... kanpo harremanen taldearen txanda da plazaratzeko !
jalgihadi	ados
jalgihadi	jarriko ditugu epeak
jalgihadi	eta gero zerrendan proposatu
jalgihadi	?
kurtsik	taldeekin gertatuko dena da suguraski jende berbera egongo dela guztietan
mcpatu	epeak zertarako ... lantaldeak sortzeko ?
agara	jende gehiago gerturatu behar dugu
mcpatu	ni nahiago nuke lantalde teknikoan bakarrik egotea
jalgihadi	jendeari zerbait eskaini behar zaio, lan konkretuak uste dut nik...
kurtsik	zeri buruz hitz egiten ari gara, mozilla edo denari buruz?
agara	beno, sentitzen dut baina utxi behar zaituztet, ikastaroa daukat orain
agara	barkatu, utzi
mcpatu	lan konkretuak ... adibidez :
kurtsik	jejeje, gero arte
mcpatu	agurrrrr
mcpatu	Mozilla 1.5 euskaraz gutxi barri izango dugu bukatuta
mcpatu	Zuzentzaileen lantaldea programa haien ordenagailuetan instalatu
mcpatu	eta orduak sartu beharko lituzke dena errepasatzen
mcpatu	Bestalde kanpo harreman taldekoak, haien artean organizatu plazaratzeko
mcpatu	Teknikariak sortzen diren arazoak konponduko ditugu
mcpatu	Gauza bera egin beharko litzateke mailman-ekin
kurtsik	eta dauzkagun proyektu guztiekin?
agara	aio guztiak
|<--	agara has left irc.debian.org ()
jalgihadi	mcpaturen proposamena ona da, orain martxan jarri behar
jalgihadi	ez da hain zaila ere
jalgihadi	ondo asmatzen badugu, aurrerantzean berdin jarraitu dezakegu
jalgihadi	eta batzuei musturrean eman
jalgihadi	ondo egindako lana :soft librea::
kurtsik	bale, oso ondo, indarra daukagu antolaketa hori montatzeko?
jalgihadi	nik uste baietz
mcpatu	ni 15 bat minututan off egon behar naiz ... dei garrantzitsu bat daukat !!
kurtsik	bale
kurtsik	nik uste dut ezetz, 4 katu baino ez gara
jalgihadi	orduan ezin gara, euskaraketak egiten hasi
kurtsik	ez, ez, Esan nahi dudana da indarren arabera plantetu behar ditugula helburuak
kurtsik	orain arte moldatu gara baina era anarkikoan lan egiten
kurtsik	hori aldatzea agian arriskutsua izan daiteke
jalgihadi	bai
jalgihadi	baina euskaraketak egin nahi baditugu
jalgihadi	eta talde bezala erreferentziala izan
jalgihadi	gauzak ondo egin beharko dira
jalgihadi	bestela hlako buru hausteak izango ditugu, uste dut nik behintzat
mcpatu	i'm back
kurtsik	mandeeeeeeeeeee!!! ;-)
mcpatu	ez dut uste lau katu garenik ... gogoratu azken bilera !
jalgihadi	hori, egia da
mcpatu	eta besteak esan duen bezala ... beti ezagutzen dugu lagunen bat ...
kurtsik	orduan agian planteatu behar duguna da laguntzaileen sare bat antolatzea, zer deritzozue?
jalgihadi	ni ados
mcpatu	eta nola da hori?
jalgihadi	baina orain mailman gatazka honetatik atera behar dugu, lehenbizi
jalgihadi	plan txiki bat, mailman ondo bukatzeko
jalgihadi	eta gero gerokoak
kurtsik	Badago jendea bere lekua ikusten ez duena librezalen baina itzulpen txikiak egiteko prest
kurtsik	zera, nik galdera bat daukat?
mcpatu	mailmanekin ... nik jarraituko nuke ofizialtasunaren berria zabaltzen !
kurtsik	norbaitek ikusi du mailmanen itzulpenaren kalirtatea
mcpatu	eta pixkanaka pixkanaka zuzenketak egiten !!
mcpatu	nik ez !
kurtsik	ze hau guztia Luistxoren hitzetatik dator
jalgihadi	eta mailman euskaraz erabiltzen duen posta zerrendarik?
kurtsik	ez dakit :-(
mcpatu	pi-ri PO fitxategiak eskatu eta hanegongo dira kate guztiak !!
mcpatu	bestela azken bertsioa instalatu ... berez badator hizkuntz guztietako fitxategiekin !!
jalgihadi	hori ere puntazo bat izango da
jalgihadi	posta zerrenda batean, mezuak euskaraz heltzen hasten direnean...
jalgihadi	orduan mailman bai ofiziala izango dela,
jalgihadi	eta hortik aurrera ere >>> zuzentzen jarraitu dezakegu
mcpatu	http://ftp.gnu.org/gnu/mailman/
kurtsik	joan beharra daukat
kurtsik	ircren kontu hau oso ondo dago
kurtsik	gehiagotan egin beharko genuke
jalgihadi	ados nago ni ere
jalgihadi	indymedian asko erabiltzen dugu
mcpatu	ok hurrengorarte orduan !!
jalgihadi	agur
kurtsik	bale, gero arte
|<--	kurtsik has left irc.debian.org ("Terminando cliente")
mcpatu	zerrendan jarraituko dugu librezale antolatzen !!
jalgihadi	bueno
jalgihadi	gero arte ibon
jalgihadi	ohea egitera noa!
mcpatu	gero arte ...
mcpatu	bidaliko duzu
jalgihadi	oraindik egin barik daukat eta...
=-=	jalgihadi is now known as jalgiOUT
mcpatu	log-a zerrendara?
mcpatu	ala nik bidaliko dut?
jalgiOUT	zer?
mcpatu	elkarrizketa honen log-a
jalgiOUT	zuk egiten baduzu hobeto
jalgiOUT	nik egiten ez dakit eta
mcpatu	OK
mcpatu	agur orduan !
jalgiOUT	bai


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago