[Librezale] EuskalGNU

^pi^ pi
As, Urr 21, 00:07:30, CEST 2003


Bueno esan nian bezala dooteori harremanetan jarri nintzen eta hau da oraingoz dagoena... (eta bitartean niri okurritzen zaidana...)

dooteo-(e)k esan zuen:
>
> > ^pi^:
> >
> >     Azkenean bileran hitz egin genuen CD horren sorrera aurera atera ahal izango dela dirudi. Baina guk nahi izango genukeena baino lehen... Dirudienez pres zegok.
>
> Komoooool? Jadanik prest zegokela¿?
> >     OO-ren euskaraz dagoen azken bertsioa sartuko zen zihur (OO-eu proiektuak ez badu ezer kontra).
>
> OOori buruzko zehaztasuna. nire gunean OOo 1.1 bertsioa Linuxerako
> prestatua zeukeat. Astebukaera honetan egin diat, gauza batzuk zuzendu
> behar dizkiat. Tamalez, zenbait mezu euskaratu gabe zeudek eta zenbait
> Laguntzako fitxategiak ere bai. Neu denboraz larri nabilek, eta denbora
> apur bat aurkitzen diatenean Windowsentzako konpilaketa egiten hasiko
> nauk.
>
> CD hori noizko kaleratzeko asmoa zegok? Nire asmoa CD horrekiko hau duk:
> azalean honako logotipoak eduki beharko zizkian: Librezale, Zuhar,
> EuskalGNU eta Zundan. Zergatik? Ba Librezaleok + Zuharrek Mozilla
> euskaratu duzutelako, eta suposatzen diat Mozilla CDaren barruan egongo
> dela, OpenOffice.org nik latzen dudalako (Zundan) eta EuskalGNUren
> laguntzarekin eskuliburuak eta bestelakoak garatu dizkiagulako.


Hau eztabaidatu beharko zen baina nik ez diat gaizki ikusten librezale Euskalgnu-ren ondoan ... Eta Zuharrek guregatik egin dituen mesdeengatik polita izan litzateke. Oraindik ez dut begiratu zer den Zundan baina X gabe negok oraingoz.


> >     Nire intentzioa (hau oraindik ez dut adosturik) lor daitezkeen euskarazko po fitxategi guztiak ere sartzea izango litzateke, eta horretarako gnome-eu eta kde-eu ere interesgarri izango litzatekeelakoan negok, baita euskaraturik dauden, dokumentoak...
>
> Erabiltzailearen ikuspuntutik bai POak bai MOak ezartzeko prestatua
> edukitzea komenigarria duk. GNOMEren kasuan oraindik fitxategi gutxi
> dituk erabat euskaratutakoak. Eta agian egokiena CDa noiz aterako den
> jakindakoan erabakitzea ea sartzea komeni al diren edo ez.
>
> >     Nahiz badakit libreak direla zuek eginiko dokumentoak, beraz banatzeko aukeran, nahiago dut zuen ikuspuntua jakin ezertan hasi baino lehen. Tokia balego niri gnome berriaz eginik dagoena (nahiz ez asko izan) sartu nahi nuke, Zer iruditzen ?
> >
> >
> > /- Eta hau kotilla bat naizelako ;) -/
> >
> >     Zer moduz doa zuen zerbitzariaren sorrera ?
>
> Chessy ari duk kudeatzeko tresnak prestatzen. Jadanik zerbitzaria gure
> eskuetan zegok, baina lehendabizi hau kudeatzeko tresnak garatzea
> ezinbestekoa diagu, ta hor gabiltza.
>
> Haizak, Piarres, hau guztia zerrenda batean eztabaidatzen ari al zerate?
> edo Foruan azaltzen (bi aste daramazkit Internetera ia konektatzen ez
> naukela, denbora faltagatik).

Zer irduitzen zaizue wiki-a prestatu bitartean foroan hitzegingo bagenitu gauza
batzu publiko izateko eta horrela jende gehiago biltzearren ?
>
> Ah! astebukaera honetan Iruñara ba al zoazte? Neu eta EUskalGNUko batzuk
> han izango gara beste parrandero batzuen artean...
Nik ezinezkoa izango dut, norbaitek intentziorik ?

> Oaintxearte,
>
> Dooteo
>

Bueno ahalik eta laburren ipintzen saiatu nauk.

ala...

-- 



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago