[Librezale] Hiztegia
Asier
agara
Ost, Aza 5, 13:25:40, CET 2003
Aupa zuek!...
Interesgarria izango al litzateke hiztegi bat sortzea? Azalduko dut:
Beste egunean informatika enpresa batetan lan egiten duen lagun batekin
hizketan ari nintzan soft-aren izulpenez, e.a. Asuntoa da beraiek hiztegi
bat sortu dutela Eibarko udalaren eskariz.
Hiztegi hontan edonork sor dezake sarrera, sarrerari oharran erantsi,
bilatu...
Beharbada guri ere baliagarri izango litzaiguke hiztegi bat, ez? Honela,
hitz bat nola itzuli erabakitzen dugunean hiztegian sartzen dugu bere
ohartxoekin, urrengoan dudarik balego edo itzulgintzan dabilen edonork behar
ezkero kontsultaleku bat eduki dezagun.
Interesgarria bazaigu, honek hiztegiaren estruktura emango liguke, gure
zerbitzari batetan jarri ahal izateko eta guk bete dezagun.
Bueno, ba hori...
Norbaitek hiztegia begiratu nahiz gero ondorengo helbidean dago:
http://www.eibarko-euskara.com
Aio!
Asier
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago