[Librezale] X-evian biluzik tailerra datorren asteko igandean

Txopi txopi
Or, Abe 5, 01:37:54, CET 2003


Gabon guztioi:

Metabolikeko asanblada izan dugu gaur eta X-evian barrutik nola dabilen
eta abar azaltzeko tailerra abenduaren 14ean egitea erabaki da. Edukia
X-evian barrutik nola dabilen ikusteko izango da, bertsio berriak zeintzu
hobekuntza dituen azaldu eta metadristrora pasatzeko kontuak, besteak
beste. Edukiak joateko asmoa dugunen artean moldatzeko aukera ere egongo
da, gehien interesatzen duten puntuak xehetasun gehiagorekin ikusteko.
Maila erdia-altua izango da. Bihar, hizlariak proposatutako edukiak
bidaliko dizkizuet.

Ez dakit etortzeko betarik izango duzuen baina hala espero dut. Udondoko
Gaztetxean geratu gara goizeko 11:00etan. Nola heldu ez dakizuenentzat:

http://www.sindominio.net/hmleioa01/leuskera/espatime.htm

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago