Firefox euskaraz iPhonean

Iada eskuratu daiteke Firefox-en 6.0 bertsioa iOS plataformarako eta orain euskaraz erabiltzeko aukera dakar. Firefox euskaraz iPhonean Azaroan Parisen Mozillak ospatu zuen hackatoi edo hacker festan itzuli zuen Julenek Firefox euskarara iOS plataformarako. 6.0 bertsio berria bi hilabete beranduago kaleratu da, urtarrilaren 17an. Firefox euskaraz erabili ahal izateko, iPhoneari euskara hizkuntz bezala gehitu behar zaio. iOS euskaratuta egon ez arren, euskara hizkuntz bezala onartzen du inolako moldaketarik egin gabe. Horretarako, “Ajustes” -> “Idioma y Región” -> “Añadir idioma…” eta bertan euskara aukeratu besterik ez da egin behar (iPhone 6s eta iOS 10.2 batean probatua).

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>