QGIS Geografia Informazioko Sistema euskaraz

QGIS (lehen Quantum GIS deitzen zen) Geografia Informazioko Sistema (GIS) bat da, hau da, geografikoki mapa batean koka daitekeen edozein informazio kudeatu eta analizatzeko balio duen software bat.

Qgis_osoa

GISak software espezializatuak dira, batez ere unibertsitateetan eta administrazio publikoetan erabiltzen direnak. Hala ere, azken urteetan, administrazioek informazio geografikoa lizentzia libreekin argitaratzen hasi direnetik, etxeko erabiltzaile arrunten artean ere hedatzen hasi da.

Oro har GISak ez dira hartu eta berehala erabil daitezkeen aplikazioak, ikasketa prozesu bat behar baitute, batez ere formatuak, proiekzioak, analisi motak eta kartografiari lotutako beste zenbait kontzeptu menderatzeko.

Udako Euskal Unibertsitateak GIS ikastaroak eman ohi ditu, eta normalean gvSIG izeneko beste aplikazio bat erabiltzen badute ere, han ikasitako kontzeptuek edozein GISerako balio dute.

Beste hainbat tokitan ere GIS ikastaroak eman izan dituzte gure ingurune hurbilean, adibidez hemen (QGISekin) eta hemen.

QGIS euskaraz erabili ahal izango da 2.0 bertsiotik aurrera. Euskarazkoa berehala erabili nahi baduzu, bertsio hori argitaratu baino lehen, garapeneko bertsioetako bat erabil dezakezu, hemen Windowserako eta hemen GNU/Linuxerako.

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>