Akademy 2013 Bilbon izango da

2013. urteko KDE proiektuaren konferentzia, Akademy-a, Bilbon izango da. Ekitaldia uztailaren 13tik 19ra luzatuko da eta Alhondiga eraikina eta Bilboko Ingeneritza Goi Eskola Teknikoa (IGET/ETSI) izango ditu egoitza modura. Asteburuan hitzaldi ezberdinak jorratuko dira Alhondigan eta ondorengo 5 egunak IGETeko egoitzan dauden hainbat ikasgeletan lantaldeak jo ta su ibiliko dira BoF saioetan.

Akademy-a KDEko garatzaile, artista, diseinatzaile, itzultzaile eta erabiltzaileak batzeko gunea da, besteak beste urtean egindako lanari begiratu bat eman eta aurrerantzean egingo diren lanak finkatzeko balio duena. Urte osoan zehar sarean posta, posta zerrenda, IRC eta foro ezberdinen atzean ezkutatzen diren pertsonentzat aurrez aurre topatzeko aukera paregabea da, bertan hitzaldi eta tailerrez gain burutuko diren hainbat ekimenei esker elkar ezagutu eta harremanak sendotzeko aukera sortuz.

Akademy-a Bilbora ekartzeko lan gehienak Dani Gutierrez-ek burutu ditu. Dani, edo jdanitxu zenbait sare sozialetan, uztailean Tallin-en izan zen aurtengo Akademy-an Bilboko aukera aurkezten. Bilboko proposamena Frantzia-tik eta Txekia-tik egindako proposamenen aurretik geratu da. Zorionak Dani egindako lanagatik eta lortutako emaitzagatik!

Librezaleri, EHUko Itsas eta Deustuko e-ghost taldeei elkarlanerako gonbite irekia luzatu zaie baina edonork parte hartu dezake. Mota guztietako lanak eta beharrak egongo direnez, animatu parte hartzera!

Iruzkin bat

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>