Firefox eta Chrome/Chromium nabigatzaileen RAM kontsumoaren inguruko azterketa (II)

Aurreko mezutik dator.

Ezer baino lehen, Firefox eta Chromium/Chrome artean dagoen ezberdintasun bat aipatu behar da: Firefoxek prozesu bakarra irekitzen du abian jartzen denean, berdin dio zenbat fitxa irekitzen diren, eta soilik plugin bat kargatu behar badu (adibidez, Flash plugina Youtubeko bideoak ikusteko) beste prozesu bat irekitzen du; Chromium/Chrome bikoteak, berriz, fitxa bakoitzeko prozesu bat irekitzen du, eta baita nabigatzailearen funtzionamendurako beste batzuk ere.

Prozesuen RAM kontsumoa sistema-monitorearen bidez neurtu da.


Ikusten denez, probaren hasierako kontsumoa (nabigatzaileak ireki baino lehen), 334,2 MBekoa da.

1. urratsa: Nabigatzailea irekitzea, www.librezale.org gunearen hasierako orrian.

Firefox

Chromium

Chrome

Nabigatzaile bakoitzak hurrengo kontsumoa dauka:

  • Firefox: 35,9 MB
  • Chromium: 79,1 MB
  • Chrome: 73,9 MB

2. urratsa: Berria.info irekitzea.

Berriak Flash edukiak dituenez, urrats honetan Firefoxek pluginen prozesua irekitzen du.

Firefox

Chromium

Chrome

Kontsumoa nabigatzaileko:

  • Firefox: 161,7 MB
  • Chromium: 240,3 MB
  • Chrome: 238,0 MB

3. urratsa: Sustatu, ZuZeu eta Argia irekitzea.

Kontsumoa nabigatzaileko:

  • Firefox: 272,8 MB
  • Chromium: 435,1 MB
  • Chrome: 425,9 MB

4. Fitxa guztiak, Librezalerena salbu, itxi ondoren.

Kontsumoa nabigatzaileko.

  • Firefox: 88,2 MB
  • Chromium: 101,7 MB
  • Chrome: 100,6 MB

Eta gehigarriak?

Firefoxen abantailetako bat, momentuz, edozer gauza egitea ahalbidetzen duten gehigarri-ekosistema ikaragarria da. Gehigarriek, hala ere, eragozpen bat dute: nabigatzailearen funtzionamendua moteltzen dute, eta RAM kontsumoa igotzen dute.

RAM kontsumoa neurtu da Firefoxen hurrengo gehigarriak instalatuta.

Kontsumoa.

Ondorioak

RAM kontsumoari dagokionez, Firefox Chrome/Chromium bikotea baino arinagoa da, eta fitxa asko irekitzen direnean, aldea handitu egiten da.

Memoria askatzeari dagokionez (alegia, fitxak itxi ondoren zenbat memoria askatzen duen aplikazio bakoitzak) Chrome/Chromium bikoteak Firefoxek baino hobeto egiten du. Hala ere, oraindik ere Firefoxen kontsumoa txikiagoa da.

Firefoxen gehigarri asko instalatzen badira, kontsumoa igo egiten da eta Chrome/Chromiumena gainditzera irits daiteke.

Amaitzeko, nire esperientzia pertsonala: 1GB RAM bakarrik dituen 7 urteko ordenagailu batean, fitxa asko aldi berean irekitzeko ohitura edukita, eta kontuan hartuta sistemak berak RAM osoaren herena jaten duela, oso zaila egiten zait Chromium erabiltzea, laster blokeatzen baizait.

Eta zuek, zein esperientzia duzue nabigatzaileekin?

Assar.

2 iruzkin

Utzi erantzuna Garikoitz(r)i

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>