Euskaratze berriak Librezaleren webgunean: Rockbox, Redmine eta Ardour

Librezalek 3 proiektu gehiagoren berri emango du oraindik aurrera bere webgunean Artsuaga eta Shagi lankideek egindako lanari esker.

Rockbox MP3 erreproduzitzaileentzako kode irekiko firmware alternatibo bat da, Apple iPod, Archos Jukebox, iRiver H10, Philips GoGear, Toshiba Gigabeat eta Olympus m:robe irakurgailuetan instala daitekeena. Hainbat ezaugarri ditu: ekualizatzailea, grabagailua, bideoak ikusteko aukera, etab. iTunes edo antzekorik erabili nahi ez dutenentzat egokia, beraz.

Rockbox

Redmine, berriz, proiektuen kudeaketarako web aplikazio bat da. Nahiz eta bertsioen kontrolerako sistemekin (VCS, Version Control System) integratzen den, ez dago bakarrik software programazioko proiektuetan pentsatua eta oso malgua da.

Redmine

Azkenik, Ardour audio digitaleko lanpostu edo lan-estazio bat da. Audio-konfigurazio konplexuak erreproduzitu, grabatu, editatu eta kontrolatu ditzake.

Ardour

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>