Chromium nabigatzailea euskaraz

Chromium Google-k sortutako Chrome nabigatzailearen bertsio librea da, GNU/Linux-en, Windows-en zein Mac-en erabil daitekeena. Azken aldian gero eta jende gehiagok erabiltzen du Chrome nabigatzailea, eta gaur egun %10-12 arteko share-a dauka mundu mailan (begiratu hemen eta hemen) nabigatzaileen erabilerari dagokionez.

Chromium euskaraz

Chromium-en hasierako itzulpenak Chrome-tik ekarritakoak izan ziren. Nahiz eta Chrome-ren zatirik gehienari lizentzia librea esleitu dioten (hain zuzen, kode horretatik abiatuta garatzen da Chromium), Chrome-ren beraren garapena Google-k esandakoaren arabera egiten da, eta ez da erraza edozein hizkuntza sartzea. Onartutako hizkuntzen artean ez dago oraindik euskara, beraz Chrome ezin da euskaraz erabili. Chromium-en kasuan, berriz, lokalizazio-prozesua mundu guztiari irekitzea erabaki dute, eta itzulpenak Launchpad bidez bideratu dituzte.

Baina orduan, Chromium-erako egin den euskaratzea erabiliko al da Chrome euskaraz jartzeko? Momentuz badirudi ezetz. Lokalizazioak koordinatzen dituen David Planellak dioenagatik:

“Most probably not. Google Chrome and its translations are subject to different QA processes than Chromium and we’re not contemplating this possibility at this time. We are only making those strings either common or specific to Chromium available for translation.”

Chromium euskaraz erabiltzeko (momentuz Ubuntun soilik), erabili PPA hau. Beste GNU/Linux banaketa, Windows eta Mac sistemetara euskara Chromium-en hurrengo bertsioan iritsiko dela espero daiteke.

Chromium euskaratzen lan egin dugunon zerrenda hemen, hemen, hemen eta hemen kontsulta daiteke.

4 iruzkin

Utzi erantzuna xa2(r)i

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>