Debian

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Debian-logoa.png

Debian GNU/Linux

10.2 bertsioa

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png

Azalpena

Debian GNU/Linux oso-osorik software librez osatutako GNU/Linux banaketa da. GNU/Linux banaketen artean zaharrenetakoa da, 1993an sortu baitzen. Ubuntu banaketa ezagunaren oinarria da Debian.

Banaketa honen ezaugarri nagusienetako bat egonkortasuna da, horregatik zerbitzarietan erabiltzen da batez ere. Gainera, hamaika konputagailu arkitekturarako eskura daitekeenez, ia edonon instala daiteke sistema hau.

Lokalizazioa

Librezaleko kideok Debianen dauden pakete batzuk besterik ez ditugu itzultzen. Debianen euskarazko pakete guztien egoera ikusteko, begiratu hemen eta hemen.

Librezale atal hauetan ari da lanean: