twitter‘’ etiketadun bidalketak

Identi.ca orain euskeraz

2012-04-20

Twitter euskeraz erabili nahi badugu Dick Costolori eskatu eta itzultzeko zai egon edo bestela Blackberry bat erosi beste aukerarik geratzen ez zaigun garai hauetan, Identi.ca euskeraz erabiltzeko aukera daukagu azkenean. Evan Prodromou, Identi.cako sortzailearen mezu batek jakinaren gainean jartzen gintuen atzo.

(gehiago…)

Librezale Twitter eta Identi.ca sare sozialetan

2010-11-14

Hemendik aurrera Librezalen argitaratzen diren azken berriak Twitter eta Identi.ca sare sozialetan jarraitzeko aukera dago.

Software Librearen eta euskararen atmosferatik eta baita informatikaren eremu zabalagotik ere azken albisteen berri izateko aukera zuzena eskaini nahi dugu. Honekin batera, jende gehiagok Librezale taldearen jarduna ezagutzea eta jendearekin loturak egitea bilatzen dugu.

Sare sozial hauetan bazaude, jarrai gaitzazu:

Librezalek Gwibber itzultzen lagundu du

2010-07-24

Gwibber sare sozialetan aritzeko erabiltzen den aplikazioa da, GNOMErako bereziki prestatua, GTK erabiliz garatu baita. Momentuz Twitter, Identi.ca, StatusNet, Facebook, Flickr, Digg, FriendFeed eta Qaiku sareak onartzen ditu.
(gehiago…)