firefox‘’ etiketadun bidalketak

Mozilla Firefox, euskal komunitatearen nabigatzaile librea

2017-04-18

mozilla eta firefox logoakWeb nabigatzaile asko dauzkagu aukeran; batzuk libreak, beste batzuk ez; batzuk euskaraz, beste batzuk ez; batzuk hainbat sistema eragile eta gailutan dabiltzanak, beste batzuk ez. Mozilla Fundazioaren Firefox nabigatzailea harro egoteko modukoa da. Izan ere, software garatzaileen komunitateak musutruk garatu eta mantentzen duen nabigatzaile arin eta erosoa da, web teknologia berrienei euskarria ematen diona eta, hainbat kasutan, estandar berriak sortzen ere laguntzen duena. (gehiago…)

Firefox euskaraz iPhonean

2017-01-21

Iada eskuratu daiteke Firefox-en 6.0 bertsioa iOS plataformarako eta orain euskaraz erabiltzeko aukera dakar. Firefox euskaraz iPhonean (gehiago…)

Firefox 37k zifratze oportunista dakar

2015-07-02

Webgune baten helbidearen hasieran http:// ordez https:// ikusten baduzu, zure ordenagailuaren eta zerbitzariaren arteko komunikazioa zifratu egingo dela esan nahi du eta komunikazio hori entzun dezakeen inork zail xamar izango du edukia ezagutzea. Baina horretarako zerbitzaria behar bezala konfiguratu beharra dago domeinura lotuta doan ziurtagiri batekin, eta ez da beti erabiltzen.

(gehiago…)