<html><head><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=UTF-8" /></head><body style='font-size: 10pt; font-family: Verdana,Geneva,sans-serif'>
<div class="pre" style="margin: 0; padding: 0; font-family: monospace">Kaixo guztioi!<br /><br />Gaur jaso dut emaila <a href="https://www.saregune.net/eu/">Saregune</a> elkartetik eta konfirmatu didate abuztu amaieran posible izango dela beraien lokalean elkartzea (16 ordenagailu, proiektorea eta arbela dauzkan espazio bat da eta iraila baino lehen denez, oraindik hutsik izango dute). Elkarte honekin harremana abiatu nahi dudanez, bai edo bai zerbait egingo dut hor. Edonola ere, ea jende mordoska bat elkartzeko topaketa eguna zehazterik daukagun!<br /><br />Hemen duzue galdetegia <a href="https://rallly.co/invite/NPxynzMjjHXl" target="_blank" rel="noopener noreferrer">https://rallly.co/invite/NPxynzMjjHXl</a> (abuztuaren 15a da betetzeko azken eguna).<br /><br />Zer egin saio horretan... ez du asko axola, ezta? Parte hartuko dugunon artean adostuko dugu. Elkartzea bera da helburu nagusia (eta horrek dakartzan onurak, ikasturte osorako).<br /><br />Abuztu on!!<br /><br />Mikelgs<br /><br />PD: gaur beste Mikel bati proposatu diot posta-zerrenda honetan izen emateko, mezu hau jaso baduzu, nahi baduzu erantzun eta egin zure aurkezpentxo bat! (Hitzak aukeratzeko, jakizu emaila publiko geratzen dela eta <a href="https://librezale.eus/pipermail/librezale/">artxiboan</a> bilatuz edonork irakurri dezakeela gerora ere).</div>
<div class="pre" style="margin: 0; padding: 0; font-family: monospace"> </div>
<div class="pre" style="margin: 0; padding: 0; font-family: monospace"><br /><br />2024-07-25 00:09 egunean, Julen Ruiz Aizpuru , Librezale-en bidez-(e)k idatzi du:
<blockquote type="cite" style="padding: 0 0.4em; border-left: #1010ff 2px solid; margin: 0">Kaixo Mikel,<br /><br />2004. urtearen bueltatik aritu naiz taldean nire ekarpentxoak egiten<br />eta garai hartako "ni" horri begiratuta, neurri batean uler dezaket<br />zure mezuan aipatzen duzun legitimitate behar hori sentitzea. Nire<br />aurretik ere beste batzuk bazeuden eta ez zen bat-batekoa jakitea<br />taldekide izatea zer zen, nire ahotsa zenbaterainokoa zen baliagarria,<br />etab.<br /><br />Baina spoiler alert: Librezale horrela izan da, egitura finkorik gabe,<br />erabat autonomoa, bilgune honetako indibiduoen iritzi eta ekarpenen<br />ispilu.<br /><br />Ausartuko nintzateke esatera legitimitate beharra agian egituraren<br />desegiturak sortzen duela: jendeak askotan beharra dauka beste<br />norbaitek esateko zer/nola egin behar den.<br /><br />Hau argituta eta zure mezuaren eduki nagusiari helduz, animatu nahi<br />zintuzket komentatzen duzun topaketa hori(ek) antolatzera.<br /><br />Iraganeko enkontruak izan dira edo asanbladak (gai-ordena batekin[<a href="https://librezale.eus/wiki/Asanbladak" target="_blank" rel="noopener noreferrer">1</a>],<br />kideen/garaiko behar zehatzei erantzun asmoz), edo bestelako topaketen<br />inguruko juntadizoak (adib. Durangoko Azoka).<br /><br />Ulertzen dudanagatik, zuk bigarrenak dituzu buruan, baina ez derrigor<br />gertaera bati lotuta.<br /><br />Ez dago zalantzarik taldekideak bildu eta goiz/arratsalde bat<br />elkarrekin pasatzea sanoa ez denik; ni izan naizen bilkura denetan<br />ondo baino hobeto pasa dut eta ekarpenak egiten jarraitzeko indargune<br />ere izan dira.<br /><br />Zerbait gaineratu banezake, esango nuke jendea biltzeko ez dela<br />formalidade handirik behar eta ez dagoela taldekide guztiak bat<br />egiteko zain egon beharrik, ze orduan bai jai dugula: arrazoi bat edo<br />beste tarteko (logistika, konpromisoak, gogo eza...), beti egongo da<br />gerturatu ezin den norbait.<br /><br />Hau guztia esanda, espero dut komentatzen zenuen blokeo-egoera<br />horretan ez sentitzea. Azken batean, ekintzek (eta ez esanek) egiten<br />baitute Librezale eta espero dut modu batera ala bestera zuk ere zure<br />aletxoa jarri ahal izatea.<br /><br />Ondo segi,<br />Julen.<br /><br />[1] <a href="https://librezale.eus/wiki/Asanbladak" target="_blank" rel="noopener noreferrer">https://librezale.eus/wiki/Asanbladak</a><br />_______________________________________________<br />Librezale mailing list<br /><a href="mailto:Librezale@librezale.eus">Librezale@librezale.eus</a><br /><a href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale" target="_blank" rel="noopener noreferrer">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a></blockquote>
</div>
</body></html>