<html><head></head><body>Egun on, Mikel:<br><br>1. Lastima! Baina hori da, esango diguzu berririk baldin badago<br><br>2. Ulertzen dut zure egoera, ohikoa da. Ez gara bakarrik aritzeko eginak, hobeto egiten dugu lan (ia) beti elkarrekin edo behintzat gertu egonda. Ni ordea ez naiz konprometituko.<br><br>3. Egin hori bai, markatu pakete osoak zuzenean errebisatutzat eta zuzenduko ditugu behar bada. Ez zait iruditzen errebisatzen horrenbeste denbora xahutzea merezi duenik, hobeto da itzultzeko erabiltzea denbora.<br><br>Mila esker eta ondo segi<br>Porru<br><br><div class="gmail_quote">2024(e)ko martxoaren 16(a) 08:20:26 (CET)-(e)an, "Mikel , Librezale-en bidez" <librezale@librezale.eus>-(e)k hau idatzi zuen:<blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 0pt 0.8ex; border-left: 1px solid rgb(204, 204, 204); padding-left: 1ex;">
<pre dir="auto" class="k9mail">Kaixo guztioi,<br><br>Gauza batzuk komunikatu eta galdetu nahi ditut:<br><br>1.- Galizian badago enpresa bat (Librebit - GNU/Linux Experts) software libre zerbitzuak ematen dituena edo. Beraiekin lan egiten du batzuetan Miguel A. Bouzada izeneko galiziera itzultzaileak (itzulpenengatik kobratu ohi duela uste dut). Iaz Miguelek idatzi zigun (Librezaleren topaketaren batean egongo zen, Julen gogoratzen omen zuen), abisatuz EAEko administrazio publikoak Nextcloud dela eta enkargu bat egingo zuela, agian diru bat egongo zela euskara itzulpenerako... Posta-zerrenda honetan pixka bat hitz egin ondoren adostu zen diru publiko hori jasotzeko prest egotea (eta gero norabait donazio gisa bidaliko genuela). Aurrekontu bat eskatu zidaten enpresa horretatik eta bidali nien, baina komunikazioa eten egin zen eta ez da horrelako ezer gauzatu. Beraz, gaia ahaztu dezakegula esateko idazten dut. Nobedaderik balego, komentatuko nuke hemen.<br><br>2.- Nextcloudeko euskara itzultzaile aktiboena Thadah D. Denyse da gaur egun. Make Irigoienek eta nik erritmo motela daukagu normalean. Kontua da Nextcloud proiektu handia dela eta itzultzeko lerroak handituz doazela: 3,726 lerro itzultzeke une honetan. Ez dut uste Nextcloudek euskara itzulpena abandonatutzat jo eta hizkuntza kentzeko arriskurik-edo dagoenik. Ez zait iruditzen ezta ere Nextcloud erabiltzen dugunean ingeles asko agertzen denik. Baina abisatu nahi nuen lana pilatzen ari dela. Pertsonalki, aspaldi konturatu nintzen ez dudala asko balio bakarkako lan honetarako, erresistentzia gutxi daukat. Saiatuko naiz astero ordu pare bat sartzen, baina abisatu nahi nuen egoera zein den. Norbaitek itzultzen hasi nahi badu, abisatu, uste dut zalantzak komentatuz ni neu ere gehiago aktibatu eta lan gehiago egingo nukeela. Langilea banaiz, baina berritsua lehenengo...<br><br>3.- Review egin behar zaie kateei Transifex-en, itzuli ondoren. Hau da, ondo itzulita daudela esan eta horrela gero ezin ditu edozein itzultzailek berriro ukitu. Hori egiten hasi nintzen udaran, baina kateak banaka irakurriz, ulertu eta berrikusita bezala uzten nituen. Lan handia da, itzultzea bezainbeste ia. Badago aukera pakete osoak hautatu eta bertako lerro guztiak errebisatuta daudela esateko. Paketeei begiratu orokor bat eman eta hori egiten badiet ondo iruditzen zaizue? Itzulpen maila baloratzeko orduan errebisatuta lerro asko egotea baloratzen dute Nextcloudekoek, uste dut. Gero akatsen bat baldin badago Librezale txat gelan norbaitek abisatzen duenean gustura joaten naiz bilatu eta zuzentzera, hori ez zait hainbeste kostatzen. Edo errebisatzeko lana alde batera utzi eta itzultzeko erabili beharko nuke denbora?<br><br>Eskerrik asko,<br><br>Mikelgs<hr>Librezale mailing list<br>Librezale@librezale.eus<br><a href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a><br></pre></blockquote></div></body></html>