Kaixo:

20 urtetan erabat finkatuak dauden itzulpenak aldatzeko arrazoi pisutsuak beharko nituzke. Thunderbird ardura hartu nuenerako esaldi horrek bazeuzkan dozena bat urte behintzat. Euskaratuak dauden plataforma eta sistema guztietan (Linux, W$, Gmail, hotmail...) dagoena aldatzeak erabiltzailea nahastera bakarrik lortuko lukeelakoan....

Horrek ez du esan nahi testu tamainagatik aplikazio konkreturen baten "jo irakurritzat" gaizki legokeenik, euskara da, zuzena da eta ulerterraza.

Nik ez dut ikusten Thunderbird aldatzea baina ezta arazo larritzat telefono aplikazio baten tamainagatik zuk proposatutakoa jartzea.

izan libre izan euskaldun!

Ander.

Hau idatzi du Gorka Azkarate Zubiaur , Librezale-en bidez (librezale@librezale.eus) erabiltzaileak (2021 aza. 21, ig. (21:30)):

2021-11-19 19:36 egunean, Porrumentzio , Librezale-en bidez-(e)k idatzi

du:

> Jakinarazpenetan agertzen den esaldi horrentzako itzulpen apropos

> amankomun bat adosteko asmoz idazten dut mezu hau.

> Ez dut nahi sartu eztabaida kuantitatibotan, zein agertzen den gehiago

> corpusetan eta abar, baizik eta norberaren pentsamenduaz erabaki.

> Esaldi honi bi-hiru euskeratze aurkitu dizkiot egin izan diren

> itzulpenetan zehar.

> 1) "Markatu" erabiliz sortutakoak, bi aldaera nagusirekin:

> 1.1) Markatu irakurritako gisa

> 1.2) Markatu irakurrita bezala

> 2) Jo irakurritzat

> Niri apropos eta naturalena 2 aukera iruditzen zait. Aproposa motzagoa

> delako eta interfaze estuetan eskertzen delako, estetikoki.

> "Markatu"ak itzulpen zuzenegia iruditzen zaizkit, gure egitura

> naturaletan horrelakorik erabiltzen ez dugularik (ez asko behintzat).

> Aldiz, iruditzen zait "Mark as..." egituran euskal ordain zabalduena

> "Jo *tzat" dela, eta jatorrizko esaldia hitzez hitz itzultzeak kalte

> besterik ez diola egiten itzulpenari.

> Arazoa sor liteke lehenaldiko partizipioa erabili nahi izatean:

> Marked as read → Irakurritzat joa

> Ez zait hain ulergarria suertatzen. "Irakurritzat markatua" ordea bai,

> soilik irageneko partizipio horretarako.

> Zein iritzi duzue zuek itzulpen hauen inguruan?

> Argi geratu ez bada, nire apostua "Jo *tzat" egitura da, baina jakin

> badakit adibidez Mozillako itzulpenetan "Markatu" erabiltzen dela, eta

> halakoen iritziak jaso nahi ditut.

> Gau ona pasa,

> Porru.

> Librezale mailing list

> Librezale@librezale.eus

> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

Kaixo Porru,

nik ez dizkiot "Markatu" aditzari zuk ikusten dizkiozun desabantailak

ikusten: asko erabili da, hiztegietan jasota dago... Niri "-tzat jo"

hori bezain normala iruditzen zait, eta gainera, testuinguru jakin

batzuetan, agian, "-tzat jo" horrekin eraiki daitezken itzulpen laburrak

baino argiago gera daitezke itzulpenak "Markatu" aditzarekin.

(Iritzia eskatu duzu; horra nire bost xentimo ;-)

Librezale mailing list

Librezale@librezale.eus

https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale