Jakinarazpenetan agertzen den esaldi horrentzako itzulpen apropos amankomun bat adosteko asmoz idazten dut mezu hau.
Ez dut nahi sartu eztabaida kuantitatibotan, zein agertzen den gehiago corpusetan eta abar, baizik eta norberaren pentsamenduaz erabaki.

Esaldi honi bi-hiru euskeratze aurkitu dizkiot egin izan diren itzulpenetan zehar.
1) "Markatu" erabiliz sortutakoak, bi aldaera nagusirekin:
1.1) Markatu irakurritako gisa
1.2) Markatu irakurrita bezala
2) Jo irakurritzat

Niri apropos eta naturalena 2 aukera iruditzen zait. Aproposa motzagoa delako eta interfaze estuetan eskertzen delako, estetikoki.

"Markatu"ak itzulpen zuzenegia iruditzen zaizkit, gure egitura naturaletan horrelakorik erabiltzen ez dugularik (ez asko behintzat).
Aldiz, iruditzen zait "Mark as..." egituran euskal ordain zabalduena "Jo *tzat" dela, eta jatorrizko esaldia hitzez hitz itzultzeak kalte besterik ez diola egiten itzulpenari.
Arazoa sor liteke lehenaldiko partizipioa erabili nahi izatean:
Marked as read → Irakurritzat joa
Ez zait hain ulergarria suertatzen. "Irakurritzat markatua" ordea bai, soilik irageneko partizipio horretarako.

Zein iritzi duzue zuek itzulpen hauen inguruan?
Argi geratu ez bada, nire apostua "Jo *tzat" egitura da, baina jakin badakit adibidez Mozillako itzulpenetan "Markatu" erabiltzen dela, eta halakoen iritziak jaso nahi ditut.

Gau ona pasa,
Porru.