<html><head><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=UTF-8" /></head><body style='font-size: 10pt; font-family: Verdana,Geneva,sans-serif'>
<div class="pre" style="margin: 0; padding: 0; font-family: monospace">Ideia bikaina iruditzen zait tutorialena, baina planteamendu sinpleagoa egingo nuke. Zuk prestatu duzun orria oso egokia iruditzen zait, "KomunikazioEtaElkarlanerakoTresnak" orria bezalakoa da. Faltan sumatu ditut taula horretan bertan tutorialetara joateko estekak, baina suposatzen dut egokiagoa dela jendea aplikazioaren orrira bidaltzea eta bertan aurkitzea tutorialak. Tutorialik ez dagoenean gorriz agertzea ederki ulertzen da. Orri horren mantenu lana egin behar litzateke. Wikian edonork edita dezake, baina wikiaren arduraduna (edo orri arduradunak) egotea ere beharrezkoa dela esango nuke. Hurrengo bilerarako gai zerrendan gehitu dut.<br /><br />Dagoeneko badauden tutorialak "zentralizatu" beharra dago, bai. Toki berean eskaini. Eta berriak sortzeko Software Libre Zalantzak txat gela nahiko dinamikoa da, bertan proposatuz gero tutorial egile boluntarioak ager litezke. </div>
<div class="pre" style="margin: 0; padding: 0; font-family: monospace"> </div>
<div class="pre" style="margin: 0; padding: 0; font-family: monospace">Peertube instantziarena, esango nuke ez dela behar eta ez dela egin nahi oraingoz. Badago peertube.social <a href="https://peertube.social/accounts/librezale/video-channels">kontu hau</a> eta, "Hezkuntzan Librezale" izeneko kanala dagoen bezala, "Tutorialak" kanala sortu daiteke bertan. Hitz egin beharko litzateke nork eta noren izenean argitaratzen duen hor, baina sinple aurreikusten dut: Bideoaren hasieran ohar bat jar liteke "Bideo hau halakok egina da, uuuu-hh-ee datan, eta Librezalek bere Tutorialak kanalean partekatzea erabaki du" modukoa-edo, eta listo.<br /><br />Ez dut uste Librezaleren bilera presentzial bati itxaron behar zaionik hau egiten hasteko. Kanpaina ere ez dut ikusten. Ez dakit nor animatuko litzatekeen kanpaina bat aurrera eramaten (zuk zeuk baduzu gaitasuna, gogoa, denbora?). Nigatik, kanpainarik momentuz behintzat ez. Librezaleren izenean Kanpaina "estrategiko" bat egitea litzateke bilera presentzial edo ofizial batean adostuta (eta kalitatez) egin beharreko egitasmoa. Dauden tutorialak eta berri batzuk eskaintzea, pixkanaka, inurri lanean aurrera eraman daiteke.<br /><br /><br />2021-06-23 16:43 egunean, Gorka Azkarate Zubiaur , Librezale-en bidez-(e)k idatzi du:
<blockquote type="cite" style="padding: 0 0.4em; border-left: #1010ff 2px solid; margin: 0">Kaixo Librezale,<br /><br />taldeari “negozio lerro” berri bat zabaltzeko proposatzera<br />natorkizue: #Tutorialak.<br /><br />Orain arte, Librezale taldea batez ere software libre aplikazioen<br />lokalizazioengatik ezaguna izan da. Software librea behar dugu, eta SL<br />euskaraz egon dadin lan egin izan du taldeak.<br /><br />Baina ni bezalako batzuek askotan software librea erabiltzeko<br />#tutorialak ere behar ditugu, eta noiz edo noiz tutorialak euskaraz<br />egotea nahiko genuke.<br /><br />Bestalde, hezkuntza munduan software librea pixkanaka-pixkanaka<br />sartzeko lan egiteko asmoa baldin badago, alde batetik softwarea<br />euskaraz lokalizatuta egotea behar da, eta horretan ibili da taldea<br />hemezortzi urtez, baina aldi berean euskaraz erabil daitekeen software<br />horri lotuta tutorialak ere euskaraz egotea komeni.<br /><br />Euskaraz dauden tutorialak hainbat blogetan-eta, sakabanatuta daude:<br />Alex Gabilondoren blogean[<a href="https://alexgabi.blogspot.com/" target="_blank" rel="noopener noreferrer">1</a>], esate baterako, edo bakar batzuk<br />Peertuben[<a href="https://labur.eus/KdenliveBideoTutorialak" target="_blank" rel="noopener noreferrer">2</a>], edo EHUren zerbitzari batean, edo web.archive.org<br />horretan[3]...<br /><br />PROPOSATZEN DUT<br /><br />* Librezale taldeak >> #Tutorialak behar ditugu << kanpaina<br />abiaraztea. <br /><br />Aspaldiko “Software librea behar dugu” haren estilokoa. Librezale<br />taldeak publizitate kanpaina moduko zerbait antola lezake, “Zergatik<br />Firefox?”[<a href="https://librezale.eus/wiki/Zergatik_Firefox" target="_blank" rel="noopener noreferrer">4</a>] hura gogoan, edo 2020ko<br />“KomunikazioEtaElkarlanerakoTresnak” beste hura... Tutorialak<br />euskaraz behar ditugula lau haizetara zabaldu beharko. Ea baten bat<br />animatzen ote den.<br /><br />Agian Librezale taldera hurbildu diren eta lokalizazioekin<br />“ausartzen” ez diren batzuk, #tutorialak egiten animatuko dira.<br />Agian, irakasle batzuek ikasleak horrelako tutorialak egiten jarriko<br />dituzte... Jakingo duzue: unibertsitateko hamaika irakasle hasi dira,<br />dagoeneko, beren ikasleak euskarazko Wikipedian argitaratzera<br />animatzen. Eta bigarren hezkuntzako irakasle batzuk ere hasi dira<br />beren ikasleak Wikipedian eta Txikipedian editatzera animatzen... (Ni<br />ere ibiltzen nintzen...)[5][<a href="https://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Wikiproiektuak" target="_blank" rel="noopener noreferrer">6</a>].<br /><br />* Librezale BLOGean:<br /><br />Bloga kanpainaren berri emateko erabil liteke, eta geroago, tutorial<br />batzuk argitaratzeko ere bai.<br /><br />* Librezale WIKIan:<br /><br />Wikian, software librearen inguruko tutorial bat dagoeneko argitaratua<br />topatuko bagenu, esteka wikiaren dagokion orrialdean, jarriko genuke.<br />(Adibide bezala Librezale wikiaren orrialde honetan egin nuen<br />antzera[<a href="https://librezale.eus/wiki/Kdenlive" target="_blank" rel="noopener noreferrer">7</a>]).<br /><br />Bestalde, nik wikiko orrialde guztietan == Tutorialak == izeneko atal<br />bat gehituko nuke. Beheko aldean betiere. (Lokalizazioari buruzko<br />argibideekin batera, eta horien guztien azpian).<br /><br />Tutorialaren egileak bideo formatua hobetsiz gero, agian Librezale<br />taldeak Peertube instantzia bat eta laguntza tekniko pixka bat eskaini<br />beharko luke[<a href="https://librezale.eus/wiki/9._batzarra._Gai_zerrenda" target="_blank" rel="noopener noreferrer">8</a>], beste batzuek txatean iradoki duzuen legez, eta gero,<br />taldeak egindako lanari blogean eta sare sozialetan hauspotu. (Gai<br />potoloa Peertube instantziarena; aurrez aurreko hurrengo batzarrerako<br />proposatua)[<a href="https://librezale.eus/wiki/9._batzarra._Gai_zerrenda" target="_blank" rel="noopener noreferrer">8</a>].<br /><br />Azkenik, wikiaren azalean[<a href="https://librezale.eus/wiki/Azala" target="_blank" rel="noopener noreferrer">9</a>] nik Tutorialak izeneko esteka handi bat<br />gehituko nuke, eskuinean eta behean, eta esteka horrek honelako<br />orrialde batera bideratuko luke[<a href="https://librezale.eus/wiki/Lankide:Gorkaazk/ProbaOrria_Tutorialak" target="_blank" rel="noopener noreferrer">10</a>] (Tutorialak aurkezteko Proba orri<br />bat sortu dut, zirriborro bat. Taldearen onespenaren zain).<br /><br />Kategoriak. Wikian hiruzpalau kategoria gehitu ahal ditugu orrialde<br />guztietan. Ez zait kategoria-izen laburragorik bururatzen, (ea zuei).<br />Honelako zerbait kopiatuko nuke wiki-orrialde bakoitzaren azpiko<br />aldean:<br /><br />[[Kategoria:Badago tutorialik, baina gehiago behar]] (euskaraz,<br />jakina!)<br /><br />[[Kategoria:Ez dago tutorialik, behar ditugu]] <br /><br />[[Kategoria:Aplikazio oso intuitiboa. Tutorialen behar handirik ez]]<br /><br />* Sare sozialetan<br /><br />Bururatzen zaidan traolik xinpleena #Tutorialak da. Singularrean<br />jarriz gero, auzoko hizkuntzekin interferentziak.<br /><br />Ea zer iruditzen zaizuen proposamen multzoa, zuek esan. <br /><br />__ <br /><br />Gorka Azk.<br /><br />[1] <a href="https://alexgabi.blogspot.com/" target="_blank" rel="noopener noreferrer">https://alexgabi.blogspot.com/</a><br /><br />[2] <a href="https://labur.eus/KdenliveBideoTutorialak" target="_blank" rel="noopener noreferrer">https://labur.eus/KdenliveBideoTutorialak</a><br /><br />[3]<br /><a href="https://web.archive.org/web/20090928075211/http://ehux.ehu.es/bideoak/" target="_blank" rel="noopener noreferrer">https://web.archive.org/web/20090928075211/http://ehux.ehu.es/bideoak/</a><br /><br />[4] <a href="https://librezale.eus/wiki/Zergatik_Firefox" target="_blank" rel="noopener noreferrer">https://librezale.eus/wiki/Zergatik_Firefox</a><br /><br />[5]<br /><a href="https://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Wikipediako_Hezkuntza_Programa" target="_blank" rel="noopener noreferrer">https://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Wikipediako_Hezkuntza_Programa</a><br /><br />[6] <a href="https://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Wikiproiektuak" target="_blank" rel="noopener noreferrer">https://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Wikiproiektuak</a><br /><br />[7] <a href="https://librezale.eus/wiki/Kdenlive" target="_blank" rel="noopener noreferrer">https://librezale.eus/wiki/Kdenlive</a><br /><br />[8] <a href="https://librezale.eus/wiki/9._batzarra._Gai_zerrenda" target="_blank" rel="noopener noreferrer">https://librezale.eus/wiki/9._batzarra._Gai_zerrenda</a><br /><br />[9] <a href="https://librezale.eus/wiki/Azala" target="_blank" rel="noopener noreferrer">https://librezale.eus/wiki/Azala</a><br /><br />[10] <a href="https://librezale.eus/wiki/Lankide:Gorkaazk/ProbaOrria_Tutorialak" target="_blank" rel="noopener noreferrer">https://librezale.eus/wiki/Lankide:Gorkaazk/ProbaOrria_Tutorialak</a><br />_______________________________________________<br />Librezale mailing list<br /><a href="mailto:Librezale@librezale.eus">Librezale@librezale.eus</a><br /><a href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale" target="_blank" rel="noopener noreferrer">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a></blockquote>
</div>
</body></html>