Kaixo,

Ni saiatu nintzen hainbatetan ekarpenak egiten baina grabazioak ez ziren igotzen. Ez dakit aplikazioaren akatsa zen, nire mobilarena edo zer, baina azkenean utzi egin nion saiatzeari. Badakizue ea norbait gehiagori gertatu zaion?

Ondo izan

Txopi , Librezale-en bidez <librezale@librezale.eus> igorleak hau idatzi zuen (2021 mai. 2, Iga 20:25):

21/5/2 07:21(e)an, Alexander Gabilondo , Librezale-en bidez igorleak

idatzi zuen:

> 21/5/1 20:54(e)an, Txopi , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:

>> Kaixo:

>> 10 hilabete pasa dira estatistiken berri azkenekoz eman nuenetik, nola

>> pasatzen den denbora! Proiektua lozorroan dagoela esan genezake:

>> Grabatutako orduak: 131h (+2)

>> Balioztatutako orduak: 90h (+3)

>> Hiztun kopurua: 1.037 (+34)

>> Webgunearen URLari "common" gehitu zioten duela hilabete batzuk:

>> https://commonvoice.mozilla.org/eu

> Gurea lozorroan, eta Mozilaren aldetik, ba dakizu aurrerapenik al dagoen

> edo horiek ere lozorroan dute?

Kaixo:

Euskaldunok azken hilabeteotan ez dugu askorik grabatu eta balioztatu,

baina ez gara gelditu. Oso geldika baina aurrera goaz. Kontua da 130

ordu goazela eta kalitatezko TTS motor bat egiteko 10.000 ordu inguru

behar direla. Baina lasai, Mozillak 2.000 ordurekin kalitate egokia duen

transkribatzaile bat egin daitekeela dio. Beraz, grabaketen %6,5 egin dugu.

Kontua da zenbat eta grabaketa gehiago egin, esaldi gehiago behar

direla. 2.000 ordu horientzat 1.800.000 esaldi desberdin behar omen

dira. Guk 61.248 bildu ditugu, beraz esaldien %3,5 dauzkagu.

Zenbaki hauei buruzko informazio gehiago hemen:

https://common-voice.github.io/community-playbook/

Beno, eta zure galderari erantzunez, Mozillak hainbat langile bota behar

izan zituenean (2020-08-13an mezu bat bidali nuen) Common Voiceko

proiektura dedikaturik zeukan pertsonak utzi egin behar izan zuen.

Planifikatuta zeuden beste hobekuntza batzuk ere izoztuta geratu ziren.

Hemen dago Mozillaren abisua Common Voiceko foroan:

https://discourse.mozilla.org/t/mozilla-org-wide-updates-impacts-on-common-voice/65612

Baina egia esan ez dut uste honek aldaketa askorik ekarri duenik. Agian

honezkero Mozilla bera dauden datuekin ereduak sortzen ibiliko zen edo

motorraren zirriborroren bat izango zuen, edo ez, egia esan ez dakit.

Dakidana da azpiegitura guztia martxan mantentzen dutela eta hainbat

hizkuntzatan lanean jarraitzen dutela. Galizierak adibidez aurrerapen

handiak egin ditu azkenaldian (ez gure beste) eta ziur beste hizkuntza

askotan ere lanean dihardutela.

Itzulpen tresnak, balidazio tresnak eta nola ez commonvoice.mozilla.org

webguneak martxan daude eta jendeak erabiltzen ditu. Txatean jendea

dabil galderak egiten, elkarri laguntzen eta abar. Ez da lehen bezala,

baina gauzak aurrera doazela iruditzen zait.

Zailtasun handiena, euskararen kasuan behintzat, esaldiak biltzea eta

grabatzaileak lortzea izaten jarraitzen duela uste dut. Mozilla jo eta

su ibiliko balitz, gu berdintsu egongo ginatekeela uste dut.

Beraz, aurrera egitea besterik ez zaigu geratzen, ez?

Orain albiste ona dela ulertzen dudan eposta bat bidaliko dut honen

harira :-)

Ondo izan,

Txopi.

Librezale mailing list

Librezale@librezale.eus

https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale