<html><head></head><body>Nik pentsatze nun juxtu grabatutato audioak onartzeko behar zala jende gehien, horreatik enaiz ibili grabatzen, baƱo benetan behar bada grabatu, gustoasko ingo det!<br><br>Sortu izan zaiten beste zalantza bat hizkera da: nere hizkera, ahoskera ta euskalkiakin o batu-ofizialakin?<br><br><div class="gmail_quote">2021(e)ko maiatzak 2 20:25:26 (CEST)-(e)an, "Txopi , Librezale-en bidez" <librezale@librezale.eus>-(e)k hau idatzi zuen:<blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 0pt 0.8ex; border-left: 1px solid rgb(204, 204, 204); padding-left: 1ex;">
<pre class="k9mail">21/5/2 07:21(e)an, Alexander Gabilondo , Librezale-en bidez igorleak<br>idatzi zuen:<br><blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 1ex 0.8ex; border-left: 1px solid #729fcf; padding-left: 1ex;">21/5/1 20:54(e)an, Txopi , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:<br><blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 1ex 0.8ex; border-left: 1px solid #ad7fa8; padding-left: 1ex;"> Kaixo:<br><br> 10 hilabete pasa dira estatistiken berri azkenekoz eman nuenetik, nola<br> pasatzen den denbora! Proiektua lozorroan dagoela esan genezake:<br> Grabatutako orduak: 131h (+2)<br> Balioztatutako orduak: 90h (+3)<br> Hiztun kopurua: 1.037 (+34)<br><br> Webgunearen URLari "common" gehitu zioten duela hilabete batzuk:<br> <a href="https://commonvoice.mozilla.org/eu">https://commonvoice.mozilla.org/eu</a><br><br></blockquote>Gurea lozorroan, eta Mozilaren aldetik, ba dakizu aurrerapenik al dagoen<br>edo horiek ere lozorroan dute?<br><br></blockquote><br>Kaixo:<br><br>Euskaldunok azken hilabeteotan ez dugu askorik grabatu eta balioztatu,<br>baina ez gara gelditu. Oso geldika baina aurrera goaz. Kontua da 130<br>ordu goazela eta kalitatezko TTS motor bat egiteko 10.000 ordu inguru<br>behar direla. Baina lasai, Mozillak 2.000 ordurekin kalitate egokia duen<br>transkribatzaile bat egin daitekeela dio. Beraz, grabaketen %6,5 egin dugu.<br><br>Kontua da zenbat eta grabaketa gehiago egin, esaldi gehiago behar<br>direla. 2.000 ordu horientzat 1.800.000 esaldi desberdin behar omen<br>dira. Guk 61.248 bildu ditugu, beraz esaldien %3,5 dauzkagu.<br><br>Zenbaki hauei buruzko informazio gehiago hemen:<br><a href="https://common-voice.github.io/community-playbook/">https://common-voice.github.io/community-playbook/</a><br><br>Beno, eta zure galderari erantzunez, Mozillak hainbat langile bota behar<br>izan zituenean (2020-08-13an mezu bat bidali nuen) Common Voiceko<br>proiektura dedikaturik zeukan pertsonak utzi egin behar izan zuen.<br>Planifikatuta zeuden beste hobekuntza batzuk ere izoztuta geratu ziren.<br>Hemen dago Mozillaren abisua Common Voiceko foroan:<br><a href="https://discourse.mozilla.org/t/mozilla-org-wide-updates-impacts-on-common-voice/65612">https://discourse.mozilla.org/t/mozilla-org-wide-updates-impacts-on-common-voice/65612</a><br><br>Baina egia esan ez dut uste honek aldaketa askorik ekarri duenik. Agian<br>honezkero Mozilla bera dauden datuekin ereduak sortzen ibiliko zen edo<br>motorraren zirriborroren bat izango zuen, edo ez, egia esan ez dakit.<br>Dakidana da azpiegitura guztia martxan mantentzen dutela eta hainbat<br>hizkuntzatan lanean jarraitzen dutela. Galizierak adibidez aurrerapen<br>handiak egin ditu azkenaldian (ez gure beste) eta ziur beste hizkuntza<br>askotan ere lanean dihardutela.<br><br>Itzulpen tresnak, balidazio tresnak eta nola ez commonvoice.mozilla.org<br>webguneak martxan daude eta jendeak erabiltzen ditu. Txatean jendea<br>dabil galderak egiten, elkarri laguntzen eta abar. Ez da lehen bezala,<br>baina gauzak aurrera doazela iruditzen zait.<br><br>Zailtasun handiena, euskararen kasuan behintzat, esaldiak biltzea eta<br>grabatzaileak lortzea izaten jarraitzen duela uste dut. Mozilla jo eta<br>su ibiliko balitz, gu berdintsu egongo ginatekeela uste dut.<br><br>Beraz, aurrera egitea besterik ez zaigu geratzen, ez?<br><br>Orain albiste ona dela ulertzen dudan eposta bat bidaliko dut honen<br>harira :-)<br><br>Ondo izan,<br>Txopi.<hr>Librezale mailing list<br>Librezale@librezale.eus<br><a href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a><br></pre></blockquote></div></body></html>