<html><head></head><body>Nik irakurri dut behintzat, Julen. <br><br><div class="gmail_quote">2021(e)ko apirilaren 19(a) 09:30:59 (CEST)-(e)an, Julen Ruiz Aizpuru <julenx@gmail.com>-(e)k hau idatzi zuen:<blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 0pt 0.8ex; border-left: 1px solid rgb(204, 204, 204); padding-left: 1ex;">
<div dir="ltr"><div>Egun on!</div><div><br></div><div>Iruditzen zait posta-zerrendan arazoren bat-edo dagoela.<br></div><div><br></div><div>Aurrekoan posta-zerrendako nire ezarpenak begiratzera joan nintzen eta mailmanen pasahitza berrezartzekoa erabili nuen baina bertatik ez zait mezu elektronikorik heldu.</div><div><br></div><div>Orduan, artxibora jo eta konturatu nintzen urte bukaeratik hona ez zaidala batere mezurik heldu; artxiboetan jatorrizko mezuak eta erantzunak ere ikus daitezkeenez, horrek pentsatzera narama nire helbidea harpidetu gabe dagoela.</div><div><br></div><div>Horregatik, (berriro) harpidetzera jo dut, baina ez zait inongo berrespen-mezurik heldu. Birritan saiatu naiz eragiketa hau egiten.</div><div><br></div><div>Ikusi dut halaber, 2020ko hondarrean spam mezuren bat ere heldu zela [1].</div><div><br></div><div>Zerbitzariko sarbidea duen edonork begira lezake kontu hau mesedez? Nire helbidearekin hau pasa bada, baliteke beste hainbat helbiderekin ere berdina gertatu izana.<br></div><div><br></div><div>Mezu hau helduko delakoan :)</div><div>Julen.<br></div><div><br></div><div>[1] <a href="https://librezale.eus/pipermail/librezale/2020-December/013900.html">https://librezale.eus/pipermail/librezale/2020-December/013900.html</a></div></div>
</blockquote></div><br>-- <br>Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.</body></html>