<html><head></head><body>Iepa Txopi! Nik hartukot nuke ardura Nextcloud ta AmaGama kudeatzeko, nere erritmoan ibiliko nintzan, baƱo arduratu bai.<br><br>Besteakin ea Mikelek erantzuteik dun, erabilgarria izan daiteke benetan!<br><br><div class="gmail_quote">2021(e)ko apirilak 8 20:06:11 (CEST)-(e)an, Txopi <txopi@ikusimakusi.eus>-(e)k hau idatzi zuen:<blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 0pt 0.8ex; border-left: 1px solid rgb(204, 204, 204); padding-left: 1ex;">
<pre class="k9mail">21/4/7 14:29(e)an, mikelgs@ni.eus igorleak idatzi zuen:<br><blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 1ex 0.8ex; border-left: 1px solid #729fcf; padding-left: 1ex;">2021(e)ko apirilaren 7(a) 12:40:35 (CEST)-(e)an,<br>gorkaazkarate@ni.eus-(e)k hau idatzi zuen:<br><br>    Nik ez dut gehiegi ulertu zer egin nahi duzun. Nire ezagutza teknikoak <br>    oso eskasak dira. Nexcloud instantzia bat instalatzeari ondo deritzot. <br>    Itzulpen memoria bat garatzeari ere bai. Oso oker ez banago, bere <br>    garaian egin zen...<br><br>    Nigatik aurrera. + 1<br><br>Niri ere ideia politak iruditu zaizkit.<br><br></blockquote><br>Kaixo:<br><br>Niri proposamen interesgarria iruditzen zait. Horretarako Librezaleko<br>ostalaria kudeatzen duen pertsonaren iritzia ere jakitea interesgarria<br>litzateke. Azken finean NextCloud makina horretan instalatzea suposatzen<br>dut eta agian Mikel Olasagastik izango du egungo instalazioaren eta<br>NextClouden eskakizunen bateragarritasunaren inguruko iritzirik edo<br>zalantzarik. Mikel, hor zabiltza?<br><br>Aldaketa potoloa da eta ni ez naiz gai ikusten makinan horrelako<br>aldaketarik egiteko (adostuko baldin bagenu). NextCloud behin bakarrik<br>instalatu dut baina nire erabilera pertsonalerako eta Librezalek<br>sistemen ezagutza handiagoa duen administratzaile bat behar du.<br><br>Bide batez, aipatu nahi dut nire SSH gakoak aldatu nituela eta<br>aspalditik ez dudala makinara sarrerarik. Sarrera berreskuratu nahiko<br>nuke txat desberdinetan aipatu ditudan gauzetarako:<br>- Wikiaren spam hedapenaren konfigurazioa aldatzeko, noizbehinka botek<br>galdera ondo erantzutea lortzen dutelako eta anabasa sortzen dutelako.<br>Gero eskuz konpondu beharreko anabasa ekidigarria.<br>- Hezkuntzan ere Librezaleko WordPress-ean bideo bat ezin igota<br>gabiltza. topaketak karpetarako redirect bat jarri nuen eta beldur naiz<br>kendu nahi dugun egunean sarrerarik izango ez dudan.<br><br>Mikel, epostaz bidali nizun SSH gako publikoa ostalarian instalatuko<br>bazenu eskertuko nizuke. Ezin dut software osoa mantendu baina mantenu<br>lan txikiak egiten jarraitu nezake berriz sarrera izanez gero.<br><br>Ondo izan,<br>Txopi.<hr>Librezale mailing list<br>Librezale@librezale.eus<br><a href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a><br></pre></blockquote></div></body></html>