<html>
<head>
<meta http-equiv="content-type" content="text/html; charset=windows-1252">
</head>
<body>
<p>Honen ideia da garatzaileek beraien kodean itzultzeko kate
berririk sartu badute, botoi bat besterik ez sakatuta
harpidetutako itzultzaileei abisua ematea, zehaztuta bertsioa noiz
argitaratzea espero dan.</p>
<p>Honen falta haundia sumatu det itzulpenetan, Transifex edo
Crowdinetaz aparte, ez detelako ezagutzen modurik honen berri
eukitzeko; ta garrantzitsua da oso, bestela etengabe kodea
deskargatu ta dena berrikusi behar dalako (proiektu haunditarako
gogaigarria).</p>
<p>Ideia abisu-prozesu hoi automatizatuko luken software bat
garatzea izango litzake:</p>
<ul>
<li>Proiektu bakoitzean harpidetu beharko liake itzultzaileak,
zerrendatan bada ere</li>
<li>Garatzaileek kate berriak sartzean, botoia sakatu ta abisua
eman itzultzaileei, noizko epemugaren zehaztapenakin.</li>
</ul>
<p>Ideia ze iruitzen alde teknikotik haratago?<br>
</p>
</body>
</html>