<html><head></head><body>Fruta/Fruitu eztabaidarekiko, netzako "fruta" haundi ta mamitsuak izan dia (zuhaitzetatik ateratakoak) ta "fruitu" berriz, txikiak: marrubiak, gereziak, mahatsak, fruitu lehorrak...<br>(Hau Buruntzaldean behintzat)<br><br>-a itsatsiarena aplikazioan: Txopik deskribatutako menu hortan "sagarrak, limoiak" jarriko nuke, pluralean, zuhaitz berian fruta bat baño gehio eotea espero baita.<br><br>Thyme, tomillo... ez al da "bedar-ra"??<br>Nik hola ikusi izan det, ta baita erabili ere.<br><br>Hemen erabiltzen ez dian erdal hitzekin, hoberena izen zientifikoa jartzea. Norbaitek noizbait beharko balu, atzerrian edo, izen hoi bilatu ta informazioa errez lortzeko, nahi dun hizkuntzan.<br><br>Eta azkenik, maratoiarekin erabat ados, nik parte hartuko nuke. Egia da aplikazioa deserosoa sortatu zaitela, ez hizkuntzagatik, interfazea eta maparen mugikor-eztasunagatik.<br>Baño ni oso prest!<br><br><br>Porru<br><br><div class="gmail_quote">2020(e)ko abuztuak 14 14:14:18 (CEST)-(e)an, Txopi <txopi@ikusimakusi.eus>-(e)k hau idatzi zuen:<blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 0pt 0.8ex; border-left: 1px solid rgb(204, 204, 204); padding-left: 1ex;">
<pre class="k9mail">20/8/13 20:52(e)an, gorkaazkarate@ni.eus igorleak idatzi zuen:<br><blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 1ex 0.8ex; border-left: 1px solid #729fcf; padding-left: 1ex;">Hepa Txopi,<br><br>berriro ere ur handitan sartu zara... Ea hurrengo egunotan tartetxo bat<br>lortzen dudan apurtxo bat laguntzeko.<br><br>Sortu duzun zerrenda horretan ekarpentxo bat edo beste egiten saiatu<br>naiz, azkar batean...<br></blockquote><br>Ederto, eskerrik asko zure ekarpenengatik!<br><br>> <br><blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 1ex 0.8ex; border-left: 1px solid #729fcf; padding-left: 1ex;"><blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 1ex 0.8ex; border-left: 1px solid #ad7fa8; padding-left: 1ex;"><a href="https://cryptpad.fr/pad/#/2/pad/edit/2YCFhEB1+s3BxGr2wlfbWOTv/">https://cryptpad.fr/pad/#/2/pad/edit/2YCFhEB1+s3BxGr2wlfbWOTv/</a><br></blockquote>Horretan bakarrik sartu naiz, beste esteketan oraindik ez dut klik egin.<br><br><br>Kontu txiki pare bat:<br><br>* fruitu/fruta hitzen artean, hobetsi lehenengoa, Euskaltzaindiak<br>aholkatzen duen legez (fruta: Heg.).<br></blockquote><br>Ados, saiatuko naiz fruta ordez fruitu erabiltzen. Hala ere, esan<br>beharra dut "fruta-arbola" bezalako hitzak nahiko zabalduak daudela eta<br>Elhuyarren begiratu dudanagatik "friutu*" behin ere agertzen ez dela eta<br>"fruta*" asko daudela: frutadenda, fruta-arbola, frutagintza, frutaontzi...<br><br>> <br><blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 1ex 0.8ex; border-left: 1px solid #729fcf; padding-left: 1ex;">* glosario bat egiten ari zarenez, kendu fruituen izenen -a artikulua.<br>(Uste dut gehienak kenduta ditudala).<br></blockquote><br>Uste dut hemen ez nintzela ondo azaldu. Kontua ez da terminoen glosario<br>bat egitea Wikipedian bezala, baizik eta aplikazioaren kateak itzultzea.<br>Aplikazioak zerrendatu ditudanak baino askoz testu gehiago ditu baina<br>nik landareei dagozkienak jarri ditut, horiek baitira zailenak.<br><br>Badago botoi bat fruitua edo landarea aukeratzeko sakatu behar dena eta<br>ondoren zerrenda bat agertzen da aplikazioan topatu duzun fruitu mota<br>aukeratu dezazun. Nire ustez leku horretan ez du zentzurik "sagar",<br>"limoi"... aukerak agertzea, baizik eta "sagarra", "limoia" eta abar. Ez<br>dakit nire burua azaltzea lortu dudan...<br><br>> <br><blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 1ex 0.8ex; border-left: 1px solid #729fcf; padding-left: 1ex;"><hr>Noiz edo noiz Wikipediako Txokoan iritzi trukaketa nahiko luzeak egon<br>dira txori edo landare baten izenaren inguruan. (Izen bakar baten<br>inguruan! Zuk zerrenda luze bat daukazu aurrean!).<br><br>Euskaraz naturari loturiko hitz asko dauzkagu. Asko. Bai, asko eta asko.<br>Eta horietako asko finkatu gabe. Halako hitza bi tokitan erabiltzen da<br>animalia edo landare desberdinak izendatzeko. Halako animaliak hamaika<br>izen[3]. Halako hitza ez dakit noiz dokumentatu zen esanahi batekin<br>baina gaur egun...<br><br>Wikipedian kontu horietan idazten dutenen artean bi iritzi daude;<br>muturretan: 1. erabil ditzagun beti izen zientifiko latindarrak eta<br>kito. 2. Izen arruntekin saiatuko gara.<br><br>Bi muturren artean, espektro osoa, jakina.<br></blockquote><br>Diozuna oso interesgarria da. Arrainekin bizi izan ditut horrelako<br>eztabaidak herri batetik bestera pentsa litekeena baino desberdintasun<br>handiagoak egon ohi dira eta hitzen arteko nahasketa ikusgarria baita<br>batzuetan.<br><br>Adibide ilustratu bat (askoz gehiago jar litezke):<br><a href="https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/ehha/irudiak/537.jpg">https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/ehha/irudiak/537.jpg</a><br><br>> <br><blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 1ex 0.8ex; border-left: 1px solid #729fcf; padding-left: 1ex;">Proposatzen duzun lan hori, eremu semantiko hori, informatikatik<br>urrutitxo, Librezale kideentzako baino, agian, egokiago Wikipediako<br>Txokorako[1] edo ItzuL posta-zerrendarako[2], ezta? (Badakit noiz edo<br>noiz bi txoko horietan ibili zarela, beraz beheko estekak zuretzat<br>baino, Librezale hasiberrienentzat dira ;-)<br></blockquote><br>Bai, ea noraino heltzen garen Librezalekook eta ondoren zerrenda<br>txukundu, osatu edo findu ahal izango dugu nahi izanez gero. Egia esan,<br>kasu honetan bidean zaudela fruitu edo belar batekin topo egin eta 8-10<br>segundotan etiketatzea da helburua. Beraz, izen zientifikoek askorik<br>lagunduko ez dutela uste dut, ezta nahiko galduta dauden euskarazko<br>hitzak ere. Beraz, kasu batzuetan, hiztegietan datorren hitz jatorra<br>jarri dut eta parentesi artean euskaldunok ezagutu ohi ditugun beste bi<br>hizkuntzen ordaina, momentuan zer aukeratu jakiteko eta ibilbidea<br>jarraitu ahal izateko:<br> - Gooseberry <--> Andere-mahats (grosella, groseille)<br> - Medlar <--> Mizpira (níspero, nèfle)<br> - Thyme <--> Ezkai, xarbot, erle-belar (tomillo, thym)<br> - Raspberry <--> Mugurdi (frambuesa, framboise)<br> - Grapefruit <--> Arabisagar, pomelo<br><br>Beste kasu batzuetan gaztelaniaz eta frantsesez ere ez da hitz argigarri<br>hori existitzen fruitu ezezagunagoa delako eta orduan latinezko izena<br>jarri dut:<br> - Woodruff <--> Ziabelar (Galium)<br> - Rowan <--> Gurbea (Sorbus)<br> - Lemon Balm <--> Garraiska (Melissa)<br> - Dogwood <--> Basagerezi (Prunus avium)<br><br>Beste kasu batzuetan ez dut euskarazko hitzik aurkitu edo ez dakit<br>existitzen den ere, landarea ez delako gurean existitzen, eta horiekin<br>ez dakit zer egin:<br> - Jostaberry<br> - Red Ribes<br> - Black Ribes<br> - Sour Cherry<br> - Silverberry<br> - Ramsons<br> - Seaberry<br> - Juneberry<br><br>Agian onena pragmatikoa izatea da eta jendeak etiketatzen dituen<br>ohikoenak prest izatean egileari app-aren bertsio berri bat kaleratzea<br>eskatu: sagarra, madaria, gerezia, masusta, basarana, basamarrubia,<br>intxaurra, gaztaina, pikua, laranja, limoia, mahatsa, menda-belarra,<br>erromeroa... Guzti hauek euskaraz izatea oso erosoa litzateke eta agian<br>Librezaletik etiketatze kanpaina bat abiarazi genezake. Bakoitzak<br>bospasei landare etiketatuta bakarrik mapa ikaragarri hasiko zen orain<br>arte gure zonaldea hutsik egon delako :-)<br><br>Gogoratzen inoiz hilabete bat dedikatu diogula software bat edo beste<br>hainbaten artean euskaratzera? Agian iraila dedikatu geniezaioke mapan<br>landareak etiketatzera eta librezale.eus/fruituak edo antzeko orri<br>batean OSM gainean Leaflet erabiliz Euskal Herriko datuak bistaratu...<br>auskalo! Nire helburua aplikazioa euskaratzea da orain ingelesez<br>erabiltzea oso deserosoa delako eta ondoren ea jendea animatzen den bere<br>herriko txoko batzuk etiketatzen. Proiektu polita izan daitekeela<br>iruditzen zait. Nor animatzen da?<br><br>Ondo izan,<br>Txopi.<hr>Librezale mailing list<br>Librezale@librezale.eus<br><a href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a><br></pre></blockquote></div></body></html>