Aupa,

Azkar doa denbora, azkarrago oporrak tarteak dituzunean, eta niri urria konturatu gabe joan zait.

Ez dugu OsmAnd Phrases itzultzen bukatu, baina nahiko aurreratu da, zenbakizko balorazio bat hemen: http://librezale.eus/wiki/Hilabetekoa_aurrekoak

Bost pertsonen ekarpenak egon dira, Gorkak egin zuen lehen ekarpena hilabeteko proiektuaren testuinguruan eta Gorkak egin du azkena, Alexander izan da ekarpen gehien egin dituena (uste dut, azken txanpan Gorkak nahikotxo egin dituelako ere), beste hirurak Txopi, Dabid eta ni izan gara. Ez da eztabaidarik sortu eta pena bat da badakizuelako borroka grekoerromatarra oso gustuko dudala.

Hemendik aurrera txiri txiri jarraituko dut egunero itzulpenak egiteko erreserbatuta daukadan ordu erdi horretan. Gustua hartu dionak jarraitu dezake, ongi etorria da, baina azaroan fokua WordPress proiektuan jarri dugu.

Honetan badago epemuga bat, Abenduan kaleratuko da 4.7 bertsioa, esango nuke zehazki egoera hauetarako dela bereziki egokia Hilabeteko Proiektua. Ea oraingoan helburua lortzen den.

Inork jakin-mina badu, atzo Aker Beltzari egin nion deiak kale egin zuen, mongiak faltan eta tortilla txanpiekin egin nuelako izan zela uste dut, sentitzen dut, lana guk geuk egin beharko dugu.

Osoitz