Hariak bateratzeko.
Orain arteko erabilerari dagokionez arlo honetako software eta web orri askorik ez dut topatu euskaraz.
> Oruxmaps, mendiko ibilbideak egitekoa app-ak menuak euskaraz ditu eta ez lorratz ez arrasto, track terminoa mantentzen du.
Nire ustez mailegua ez da beharrezkoa
> Wikiloc.com web orriak arrastoa erabiltzen du.
Ez dut aurkitu non, ikusi dudanagatik Wikiloc Trail erabiltzen du ingelesez Track en ordez, ezta? Trail agertzen zen tokietan bi eratara aurkitu dut itzulita Ibilbide gisa eta Kokaleku gisa. Biak ala biak nire ustez okerrak. Wikiloc webgunea ia osorik erdaraz agertzen zait, oso gutxi dago itzulita eta ez dirudi hiztegia lantzeko ahalegin handirik egin denik. Android aplikazioan ez dut Euskararen arrastorik aurkitu.
> Mugibili.euskadi.eus web orrian, gainetik ikusita, ibilbide terminoa 
erabiltzen du une oro. Badirudi ez duela bereizketarik egiten track eta 
route-ren artean. Hori beste kontu bat da: alde handirik ez dago bien 
artean baina egon badago, edo behintzat batzuetan ondo bereizten da; 
esate baterako Oruxmaps-ek bi kontzeptu horiek oso argi bereizten ditu 
(track-a ibilbidea bihurtzeko eginbidea du).
Erabat ados.
Tira hiztegia bateratzearen alde nago guztiz, eta prest nago aldatu beharrekoa aldatzeko, baina oraingoz lorratz defendatuko dut aukera egokiena iruditzen zaidalako, zuzena da, kontzeptua zehatzago definitzen duela uste dut, eta belarrira politagoa iruditzen zait. Arrasto hitzaren aldeko puntu nagusia, nire ustez, aurretik erabilera bat duela da, baina nahikoa al da aldaezina izan dadin? Zuek esan.
Osoitz