Kaixo:

Badakit utopikoa ematen dudala hau galdetzean, baina hemen askotxo garela uste dut eta botako dut: Librezalen egiten duguna egiteaz gain, badago egin genezakeen beste zerbait euskararen erabilera sustatzeko IKTetan? Adibidez, zer?

Albiste hau irakurri dut Zuzeun eta sekulako etsipena eta inpotentzia sentitzen dut:

http://tinyurl.com/jf5tyyn

Ez korporaziotzarrek euskaldunotaz paso egiten dutelako. Hori denok dakigun zerbait da, ezta? Baizik eta hainbat euskaldunek, batzuk IKTetan oso arituak, monopolio hauek sustatzen dituztelako euskaldunon artean. Eta (euskararekiko) eskuak lotuta dauzkagula hain nabarmen geratzen denean inora ez doan protesta besterik ez zaie ateratzen.

Zerbaitetan oso oker nago ala jarrerarik onena euskaldunok, beste hainbat herri, pertsona eta ekintzailerekin batera monopolio hauek diren bezala ikustaraztea da? Alternatibak bultzatzea? Software librean eta formatu libreetan oinarritzen diren sareak laguntzea eta indartzea?

Twitterren publizitatearen kontuarekin sinadura bilketa antolatu zenean, duela urte asko Librezaleko Joxek Apple-i Mac OS X euskaratu berria erabil zezan eskatzea bezalako egoera bat iruditu zitzaidan; ezer onik eman ezin zezakeen zerbait.

Badakit ekimen hauen atzean, Android eta Facebook euskaratzea bezala, jende langilea eta intentziorik onenak dituztenak daudela, baina euskaldunok, herri bezala (edo bestela Librezaleko kideok behintzat ;-), beste zerbait egiteko gai izatea nahi nuke. Urteak eman nituen Identican posteatzen eta azkenean Twitterren bukatu nuen. Urteak software librea, eduki libreak, protokolo libreak, talde autonomoak... bultzatzen. Baina gehiengoak ez du sudurraren aurrean duena baino urrunago ikusi nahi. Batzuetan gertuko jendea gainera.

Ezin dugu ezer egin (dagoeneko egiten dugunaz gain)? Ideiarik? Proposamenik?

Barkatu hain mezu luzea bidaltzeagatik,

Txopi.