<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=iso-8859-15"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body bgcolor="#FFFFFF" text="#000000">
Iepa!<br>
<br>
Barkatu atzerapenarekin erantzutea, baina mila esker Osoitz. Gustatu
zaizkit egin dituzun komentarioak. Haien artean bazegoen itzulpen
memorien estatistikak ateratzea aipatzen zenuen komentario bat. Nahi
baduzu, saiatu naiteke hitzen erabilera maiztasunak modu errazean
kalkulatzen eta bukatutakoan zuei bidali sarean jartzeko.<br>
<br>
Zer iruditzen?<br>
Manex<br>
<br>
<div class="moz-cite-prefix">On 03/04/15 15:03, Osoitz E wrote:<br>
</div>
<blockquote
cite="mid:CAH1pAgVDPz1bvOn7p2ckpFLL0q9Vy6QtRjRY=SYQOPewEU072w@mail.gmail.com"
type="cite">
<div dir="ltr">
<div>
<div>
<div>Kaixo,<br>
<br>
</div>
<div>Orain gutxi batzar proposamen bat egin zen, agian
eztabaidatzeko asko ez dugulako edo ezerezean geratu zen
kontua, saiatuko naiz beraz bazterrak nahasten eta giroa
berotzen aurreko batzarrean muturra azaldu zuen kontu
batekin. <br>
<br>
OHARRA: Txapa luzea dator.<br>
</div>
<div><br>
</div>
Begi onez ikusten ditut Web bidezko elkarlanerako tresnak
parte-hartzea izugarri errazten dutelako. Librezaleko
proiektu ofizialetan ohiko metodoekin egiten da lan, eta ez
dut proposatzen osasuntsu dauden proiektuekin esperimentutan
hastea, baina Librezaleko laguntzarako testuetan ez dira
aipatzen Crowdin, Transifex edo Locamotion bera. <br>
<br>
Sakelakoa bihurtu da gehiengoaren interfaze nagusia
teknologiarekin, mahaigaineko bertsiorik ez duten aplikazio
berri mordoa dago eta gehien erabilitako proiektu libreek
(eta ez hain libreek) itzulpenerako tresna mota hauek
erabiltzen dituzte. Erdizka dauden itzulpen proiektu mordoa
aurkitu daitezke zerbitzari hauetan.<br>
</div>
<div><br>
</div>
<div>Zenbat asmo on hoztu ote dira 2007ko Software
lokalizazioa 0.1 dokumentu horretan azaldu bezala gettext
tresnak, po fitxategiak eta itzulpen memoriak aurkitu,
instalatu eta konfiguratzeko bide horretan? Lanean hasteko
egin behar den guztia izena ematea bada ordea, igande
arratsalde bateko beroaldiari etekinen bat atera askoz
errazagoa da, eta agian itzultzeari gustua hartzea ere.<br>
</div>
<div><br>
</div>
Elkarlanari mugarik jartzen ez dioten tresnek badute arrisku
bat, zailagoa da itzulpen teknikoan esperientziarik eta
proiektuan aurretik hartutako erabakien berri ez duten asmo
oneko itzultzaile hasi berriek homogeneotasuna eta kalitatea
errespetatzea.<br>
<br>
</div>
<div>Itzulpen erabat zentralizatuetan kalitate kontrola hobea
izan daiteke eta izan ohi da, baina kide berriei sarbidea
erraztu ezean arriskua larriagoa da nire ustez, zama osoa bere
gain hartu duen horrek gehiago ezin duenean proiektu bat
umezurtz gera daiteke oinordekorik ez badago.<br>
<br>
</div>
<div>Elkarlanerako tresnak erabilita kalitatea bermatzeko tresna
berrikusketa da, proiektu indartsu batean arduradunaren edo
arduradun taldearen lan nagusia ez litzateke itzulpena izan
behar nire ustez, baizik eta koordinazioa eta kalitate
kontrola. Baina ez dago asmo oneko kide bat galtzeko modu
eraginkorragorik arbitrarioak diren edo arbitrario itxura
duten erabakiak baino.<br>
<br>
</div>
<div>Horregatik, Librezalek lokalizazio gidarekin eta estilo
liburuarekin egindako lana oso garrantzitsua iruditzen zait,
eta badu lokalizazioan bolondreski dabilen edonorentzat
erreferente bihurtzeko gaitasuna, izan ere askoz
beharrezkoagoa da dokumentu sorta hau kontrol malguagoa duten
proiektuetarako, eta paper hori bete ahal izateko dituen
gabeziak identifikatu eta osatzea proposatzen dut.<br>
<br>
</div>
<div>Hona nire ustez landu daitezken batzuk:<br>
<br>
</div>
<div>1) Bateratu eta antolatu. Orain bi sarrera daude
Librezale.eus menuan Lan-tresnak eta lokalizazio-gida, nire
ustez kontzeptu bereko bi atal dira. Estilo liburura heltzeko
hauetako batetik sartu eta beste klik bat egin behar da,
terminologia atalera heltzeko jarraitu behar den bidea ez zait
argia iruditzen.... Agian hau guztia aurkibide bakar batetik
eskuragarri egon beharko luke.<br>
<br>
</div>
<div>2) Terminologia atala indartu. Adibide batekin azalduko dut
hau. Firefox 37ri buruzko artikulua idaztean enkriptatze
aukeratu nuen nik. Euskaltermen horrela agertzen da eta
Firefoxen zuzentzaileak onartzen du, beraz Julenek zifratze
bezala zuzendu zuenean zergatiaren zalantza sortu zitzaidan,
eta aurkitu nuen erantzuna, Euskaltzaindiaren hiztegi batuak
zifratze onartzen du eta ez enkriptatze.<br>
<br>
</div>
<div>2.1) Irizpideak zehaztu. Agian Terminologia atalean kanpo
iturrien artean lehentasun mailak ezarri beharko lirateke,
erabat ados nago Euskaltzaindiaren hiztegi batua izan behar
duela azken hitza duena, baina nola aukeratu Euskalterm,
Morris, Elhuyar eta bestelakoen artean? Zeinek du lehentasuna
proiektu berri batean, ZT hiztegiak, Ubunturen itzulpen
memoriak ala Worpress-enak?<br>
<br>
</div>
<div>2.2) Aurretik hartutako erabakiak bertan pilatzen joan,
zerbait badago, baina gutxi. Ez dago zertan beste hiztegi bat
sortu behar, baina denok izan ditugu zalantzak inoiz, hainbat
aukera zeudelako, hiztegiaren araberako itzulpen egokia beste
kontzeptu baterako erabiltzen zelako proiektuan, neologismo
baten aurrean geundelako... maiz erabaki hauen atzean proiektu
ezberdinetako itzultzaileen arteko eztabaidatxoren bat egon
da. Eztabaida horren ostean emaitza bertan argitaratzea oso
lagungarria litzateke, eztabaidan parte hartu ez duenak ez
luke berriro ibilbide osoa egin behar (hainbat hiztegi
begiratu, itzulpen memoriak aztertu...), eta erabakiaren
zergatia uler dezan azalpenen bat edota eztabaidara loturatxo
bat ez legoke soberan. Adibidez: Bai: Zifratze Ez: Enkriptatze
Iturria: Hiztegi batua / Firefox: Lotura, Gnome: Esteka
(Firefox: Librezale foroko eztabaida bietara loturak, Gnome:
erabakia hartu zeneko unera lotura).<br>
<br>
</div>
<div>2.3) Eztabaida indartu. Aurretik hartutako erabakiak
berrikusi daitezke, nola ez, Erabaki batzuk oinarri sendoa
izan dezakete (Euskaltzaindiak ala dio), eta beste batzuk ez
horrenbeste (Ez genekien zer erabili eta bozkatu egin genuen
7-3 izan zen emaitza). Tradizioa ez litzateke irizpide bakarra
izan behar. Inork file itzultzeko fitxategi erabili ordez
agiri erabiltzeko pisuzko arrazoiak baditu hauek mahai gainean
jarri ahal izateko gaitasuna izan beharko luke. Swipe
itzultzeko hatza pasatu esan ordez neologismo bat behar dela
uste duenak proposamena egitea izan beharko luke. Librezaleren
hastapenetik eztabaida izan da erabakiak hartzeko tresna.<br>
<br>
</div>
<div>Azken honen harira galdera bat, ba al dago proiektu
ezberdinetako itzulpen memoriatako estatistikak modu errazean
ateratzea? Buruan dudana txosten bat da non jatorrizkoan
agertzen diten hitz guztiak maiztasunez ordenatuta agertzen
diren alde batetik, eta bestetik hitz hori jatorrizkoan duten
esaldien itzulpenetan agertzen diren hitzak maiztasunez
ordenatuta. Akatsak zein irizpide ezberdintasunak
identifikatzeko oso baliagarria litzateke, eta terminologia
atala indartzeko lanaren hazia.<br>
<br>
</div>
<div>3) Ezagutzera eman. Ezer gutxirako balio du hor dagoela ez
dakienarentzat.<br>
<br>
</div>
<div>Bota dut.<br>
</div>
<div><br>
</div>
<div>Osoitz</div>
</div>
<br>
<fieldset class="mimeAttachmentHeader"></fieldset>
<br>
<pre wrap="">_______________________________________________
Librezale mailing list
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:Librezale@librezale.org">Librezale@librezale.org</a>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a>
</pre>
</blockquote>
<br>
</body>
</html>