Wp-config.php fitxategiaren lerroa neuk kendu dut
og., 2014.eko iraren 04a 20:28(e)an, Mikel Larreategi igorleak idatzi zuen:
> 20:23):
>> og., 2014.eko iraren 04a 20:12(e)an, Mikel Larreategi igorleak idatzi zuen:
>>> Irten da 4.0 bertsioa, eta euskarazko bertsioa ere prest dago.
>> Pozten naiz. Baina inork egin du proba blog bat bertsio horrekin
>> instalatzen egin diren euskaraketa berri guztiak benetan ondo ikusten
>> diren egiaztatzeko eta abar? Nik urrats ezinbestekoa ikusten dut eta ez
>> dakit inork egin ote duen.
> Bai, instalazio proba bat egin dut, itzulpenak hor daude eta ikusten dira.
> Gainera instalatu eta berehala itzulpenen eguneraketa bat zegoela esan
> dit... ez dut ulertzen oso ondo zergatik esan didan hori, wp paketea
> orduantxe bertantxe eginda zegoen-eta.
Nik ere instalatu dut eta ondo joan dela dirudi. Multisite ez dut
oraindik probatu. Itzulpenen eguneraketa hori ez dut ikusi baina ez
dakit zehazki non begiratu.
>> Nik orain wp-config.php fitxategiaren euskaraketa amaitu berri dut eta
>> SVNaren egoera aztertuko dut, bertan fitxategi batzuk baitaude eta
>> batzuk eguneratu edo ezabatu beharko liratekeela uzte baitut.
>> Mikel, zuk zer egin duzu SVNan? wp-config.php fitxategiko WPLANG lerroa
>> kendu ala beste norbaitek egin du? Ez nuke inoren lana zapaldu nahi.
> Bai, eginda dago hau.
Orduan zuk zegoen wp-config.php fitxategiari lerro hori kendu diozu? ala
@nacin-ek egin du?
Kontua da orain dagoen bertsioa ez dela azkena. Aldaketak txikiak dira
eta bertsio horrekin WP ibili badabil. Hala ere, onena nik prestatu
dudan bertsio eguneratu eta euskaratuagatik ordeztea izango da.
>> Bide batez, honen gainean bazaude, agian dagoeneko jakingo duzu wp-admin
>> karpetako setup-config.php fitxategi hau dagoen bezala utzi, eguneratu
>> edo kendu behar ote dugun:
>> http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/eu/trunk/dist/wp-admin/setup-config.php
> Instalazioa hutsetik egin dut euskarazko paketearekin, eta instalazioko
> pantaila guztiak ere itzulita zeuden, eta horiek dira setup-config.php
> horretan agertzen direnak.
Konparatu ditut eta alde handia dago bertsio bien artean. Ibili hau ere
badabilela dirudi, baina guk SVNan duguna bertsio zahar bat da eta
testuak ez ditu lokalizaziotik hartzen, baizik eta dena eskuz idatzita
dago. Ikusi dudanagatik, fitxategi hau SVNtik kentzea izango da egokiena.
license.txt eta readme.html ere begiratuko dut ea zer den egokiena
egitea (lagatzea, kentzea edo eguneratzea) eta egindakoan beste deploy
bat prestatuko dut. Abisatuko zaituzten probatzeko.
Gero arte,
Txopi.
Librezale mailing list
Librezale@librezale.org
http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale