> ig., 2013.eko aburen 04a 15:17(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> > (2013 abuztua 3 20:45):
> >> Era batean, top-postinga da (nik informazio gehigarria jartzen
> >> dudalako), baina kasu honetan onargarria (eta aukerarik egokiena) dela
> >> uste dut. Zer deritzozue?
> > Bat nator erabat.
> Birbidalketa bat bada, ni ere bat nator (ez bait zaude inori erantzuten).
> >>> Kontua da, askok diozuen bezala, e-posta bezero batzuek ez dutela aukera
> >>> hau eskaini ere egiten. HTMLarekin berdin gertatzen da. Beraz, ni
> >>> bottom-posting-aren aldekoa banaiz ere, horrelako arau bat jartzea
> >>> alperrik izango zelakoan nago.
> >> Bilaketa azkar batekin ikusi dut bezero nagusienek aukera hori dutela.
> >> Webmailen kasuan, beti eskuz egin daiteke, mezu amaierara joanda eta
> >> bertatik hasita idazten. HTML desgaitzeari buruz, antzeko zerbait
> >> izango delakoan nago.
> > Afirmazio atrebitua iruditzen zait zenbait posta-bezerok erantzunean
> > aipatutako testua ez dutela aldatzen uzten esatea.
> Zorte txarrekoa izango naiz orduan, ze behin baino gehiagotan izan ditut
> arazoak edo zailtasunak bottom-posting egiteko:
> Noizbehinka Terra.com webguneko webmaila erabiltzen dut eta mezu bat
> erantzun nahi dudanean, lerro pare bat zuri jartzen ditu, gero
> "eztakinork eztakinoiz esan zuen" oharra eta amaitzeko jatorrizko mezuko
> testua. Testu hori inolako markarik gabe jartzen du (| edo > bezalako
> barkarik gabe). Beraz, erantzuna gainean jarri ezean, marka horiek eskuz
> jarri beharko lirateke, edo kolore eta letra-mota ezberdinak erabili.
> Hau bottom-posting-aren aurka doala iruditzen zait.
> Android-eko posta bezeroarekin antzera gertatzen zait. Mezu bat
> erantzuten dudanean, erantzundako mezua atxikituta bidaltzeko aukera dut
> (bai ala ez). Baina ez testu hori aldatzeko, laburtzeko edo editatzeko
> aukerarik. Eta ezarpenetan funtzionalitate hori aldatzeko aukerarik ez
> dut ikusi.
Nire samsung ace tlfonotik nabil eta klik batera du aurreko testua sartu edo ez eta baita "responder entre lineas" hau.
> Aurreko lanean Outlook posta-bezeroa eta Blackberri telefonokoa erabili
> behar nituen eta azaldu dudan Terra.com-ek egiten zuen berdina egiten zuten.
> Nire susmoa da hor kanpoan dauden e-mail bezero askok eta askok
> top-posting-era bultzatzen dituztela erabiltzaileak.
> > Inpresioa daukat jatorrizko mezua aldatzen ez duenak ez duela egiten:
> > - Alperkeriagatik
> > - Ez dakielako nola egin
> > - Ez dakielako egin daitekeenik ere
> > Esan bezala GMail moduko web bezeroek "ezkutatu" egiten dute aukera
> > hau. Aukera lehenetsiak nahiko aldrebesak iruditzen zaizkit ikuspegi
> > honetatik begiratuta.
> >>> Gutxienez, ea bottom-posting-a nahiago dugula adosteko gai garen eta
> >>> gomendio (ez arau) bezala ezartzen dugun. Era horretan, aukera dutenek,
> >>> ez dezatela top-posting-ik egin (...fundamentuzko bosta bezero edo
> >>> e-posta mota batera aldatu nahi ez badira behintzat).
> >> Lehen esan bezala, ez dakit posta bezeroena benetako arazoa den. Agian
> >> hasiera batean gomendio izan daiteke, baina araua bihurtzearen aldekoa
> >> naiz. Pedagogia pixkat eginda eta arrazoiak erakutsita, posiblea dela
> >> uste dut. Horrela, hemengo norbait animatzen bada beste proiekturen
> >> bateko posta-zerrendan parte hartzen, jada nola jokatu jakingo du,
> >> bertan egon daitezkeen netiketa/estilo talibanen erasoa saihestuz. :P
> > Araua/gomendioa? Hori baino, netiketaren parte izan behar du. Dena
> > letra larriz idazten duenari atentzioa deitzen zaion moduan, berdin
> > egingo nuke adostutako netiketaren urraketekin.
> > Gainera Mikelek dioen moduan pedagogia kontua ere bada: harrigarria da
> > baina 2013. urtean jendeak oraindik ez du ikasi posta elektronikoa
> > behar bezala erabiltzen.
> Nik pertsonalki ez nioke top-posting egiten duen pertsona bati atentzioa
> deituko. Agian erabiltzen duen kontuak aukera hori ematen ez diolako edo
> horrela erantzutea asko zailtzen diolako, edo erantzun azkar bat eman
> nahi duelako eta momentuan eskura duen posta-bezeroak bere etxean
> erabiltzen duenaren aurka, top-posting-erako diseinatua dagoelako.
> OHARRA: Nik mezu hau atzo irakurri nuen telefonoan baina gaur arte ez
> dut erantzun nahi izan bottom-posting egiterik ez nuelako. Kasu honetan
> ondo dago, presarik ez duen gai bat delako, baina beste kasu batzuetan
> nork daki...
> E-posta bezeroen arazoen inguruan, badago kontutan izan beharko
> litzateken beste kontu bat. Bezero askok, mezuak harietan ikusteko
> aukera dute eta oso erabilgarria da. Mezuak, erantzunak eta erantzunen
> erantzunak zuhaitz moduko batetan erakusten dita, Mailmanek hemen egiten
> duen bezala:
> http://librezale.org/pipermail/librezale/2013-July/thread.html
> Hariak montatzeko, mezuaren goiburuan dagoen valore baten bitartez
> egiten da eta erantzunek ID hori berrerabili behar dute. Berezo batzuek
> (Terra.com-eko webmaila adibidez) ez dute egiten eta horrelako norbaitek
> erantzuten duen bakoitzean, hari berri bat hasten da.
> Agian, netiketa horretan gomendatzen ez ditugun kontu-moten eta bezeroen
> zerrenda egin genezake: Terra.com, Outlook, Android...
> Nik pertsonalki nahiago gomendio xume bat bezala jartzea eta benetan oso
> argi dauden kasuren bat izan ezean, pertsona horri ezer ez esatea.
+1
> Portzierto, mezuen sinadurari buruzko beste puntu bat gehi genezake.
> Sinadura 3-5 lerrotik gorakoa ez izatea, ahal bada "--" lerro batekin
> banatzea eta erantsitako irudirik ez izatea. Adibidez...
> Goraintziak,
> Txopi.
Thunderbird badu gehigarri bat klik batean sinadurak jarri kendu edo aldatzeko
> Librezale mailing list
> Librezale@librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale