<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=ISO-8859-15"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#000000" bgcolor="#FFFFFF">
<div class="moz-cite-prefix">Ipini ezazu blogean.<br>
<br>
Asier.<br>
<br>
og., 2013.eko mairen 02a 13:47(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi
zuen:<br>
</div>
<blockquote cite="mid:51825251.20105@gmail.com" type="cite">(Abisua:
aspalditik zintzilik neukan mezua da eta luzea da)
<br>
<br>
Kaixo lagunok,
<br>
<br>
Askoek jakingo duzuen moduan Mozillako lagunak telefonoetarako
sistema eragile bat prestatzen ari dira eta Firefox OS izen
komertziala izango du.
<br>
<br>
Proiektua bera Boot-2-Gecko (B2G) izenez bataiatu zuten, helburua
hori baita: gailutik (telefonoa, tableta) zuzenean webera
abiatzea.
<br>
<br>
Honetarako telefono-konpainien laguntza ere badute (nagusiki
Telefónica) eta ez bakarrik zabalkunderako, hau da, telefonoak
kontsumitzaileen eskura ipintzeko, garapenerako ere bai.
<br>
<br>
<br>
Baina hau guztia... zergatik?
<br>
<br>
Mozilla ez da kapritxoz ari.
<br>
<br>
Inondik inora ez du helburu telefonoen salmentaz bizitzea, Apple
etxea bezala, adibidez. Inondik inora ez du helburu jendeak bere
zerbitzuak erabiliz webguneetako iragarkiak kontsumitzea
(halakorik balego!), Google-ren modura, esate baterako.
<br>
<br>
Duela gutxi euskaratu dugun Mozilla Manifestua[1] irakurri
baduzue, hor zehaztutako konpromisoak aurrera eramatea eta
sustatzea du helburu Mozillak proiektu gisa. Eta Mozilla
Fundazioak hori betearazteko ardura du. "Irekitasuna, berrikuntza
eta aukera-berdintasuna" dira ardatz.
<br>
<br>
Gailu mugikorren eremuan mundu mailan duopolio bat bizi dugula
esan liteke eta testuinguru horretan webak bizi duen egoera ez da
ona. Osasungarria ere ez dela pentsatzeko arrazoiak badaude:
<br>
<br>
<br>
1. Web bidez kontsultatu ahal izango genukeen edukia aplikazioen
atzean ezkutatzen ari da.
<br>
<br>
Honek ekosistema jakinetarako menpekotasuna sortzeaz gain, edukia
gailu+sistema konbinazio jakin batzuetarako soilik geratzen da
erabilgarri. Hauek dira "walled garden" modura ezagutzen direnak.
<br>
<br>
Aplikazio asko daude (asko, ez denak) gailuaren eginbide bereziak
erabiltzera iristen ez direnak (geolokalizazioa, azelerometroa,
kontaktuak, kamera...). Orduan, zergatik garatu erabiltzailearen
ikuspegitik eta ikuspegi teknikotik aparteko ezer gehitzen ez
duten aplikazioak?
<br>
<br>
Bestalde, merkatuan dauden sistema guztietarako aplikazioak
sortzea ez da eskalagarria garatzaileen ikuspegitik. Sistema berri
bakoitzak lengoaia, tresna, ezagutza eta prozesu desberdinak
eskatzen ditu (neurri batean hau saihesteko badaude PhoneGap-en
tankerako aukerak).
<br>
<br>
Dena den, ohikoa da aplikazio askok eta askok sistema bat edo bi
hartzea kontuan soilik; gainontzekoak, hor konpon. Garatzaileen
formazioa eta lana ordaindu egin behar da, ez da debaldekoa.
<br>
<br>
Marketin-ikuspegitik agian egokia izan liteke aplikazio bat
sortzea (edozeren gainetik modan egon beharra dago), baina edukia
bada eskaintzen dena, zabalkundea oztopatzea besterik ez da,
informaziorako sarbidea zailtzea.
<br>
<br>
<br>
2. Mugikorretarako erabiltzen diren web nabigatzaileen gehiengoak
WebKit bakarrik hitz egiten du.
<br>
<br>
Ondorioz, dagoeneko web garatzaile asko hasi dira mugikorretarako
webak WebKit-erako soilik prestatzen. Garatzaileak ez badira
estandarretara atxikitzen, enpresa jakin batzuen eskutan uzten da
teknologiak hartuko duen norabidea. Gogoratu ze ederrak ziren
IE6ren garaiak :)
<br>
<br>
Gainera, bestelako ondorioak ere izan ditzake: zer pasatuko da
WebKit-rako garatu diren webgune horiekin Chrome Blink motorra
erabiltzen hasten denean?
<br>
<br>
Honek ezin du ona izan pluraltasunerako, aukera-berdintasunerako
ez eta berrikuntza sustatzeko.
<br>
<br>
<br>
Telefono-konpainiek ere badituzte proiektu honetan interesa
izateko arrazoiak, azken urteotan ikusi baitute nola zerbitzuen
alorrean ezin duten lehiatu Android eta iOSen modurako sistemekin.
<br>
Ahots- eta datu-tarifen hornitzaile soil izatera pasa dira eta
Firefox OS zerbait ezberdina eskaintzeko aukera modura ikusi dute.
<br>
<br>
Honetan ez dut sakonduko, konpainien arrazoi komertzialak baitira
azken batean, ez Mozillarenak. Edonola ere puntu honek zalantzarik
gabe lagunduko du Firefox OSen zabalkundean.
<br>
<br>
<br>
Zer egingo du Mozillak hau guztia aldatzeko?
<br>
<br>
Weba lehen mailako hiritar bihurtu nahi du, plataforma weba bera
izan dadin. Honekin batera, eta webaren izaerarekin bat,
ekosistema libre eta banatua osatuko du.
<br>
<br>
Baina gaur egun ezagutzen dugun weba ez dago horretarako
prestatua.
<br>
<br>
Horregatik, B2G proiektuaren ezinbesteko zati gisa web teknologiak
hedatzeari ekin diote Mozillan, WebAPIak[2] sortuz aukera berriak
eskaintzeko garatzaileei.
<br>
<br>
WebAPI hauek definitu eta inplementatzearekin batera,
estandarizatzeko prozesuan ere jarri dituzte, gainontzeko
nabigatzaileek ere inplementatzeko modua izan dezaten (izatez,
WebKit-en dagoeneko inplementatu dira API batzuk).
<br>
<br>
<br>
Arrakastarik izango du?
<br>
<br>
Mozillak planteatzen duen kontzeptua ez da berria.
<br>
<br>
Lehenengo iPhonetan ez zegoen SDKrik eta Steve Jobs delako batek
aplikazioak web teknologiekin garatuko zirela esan zuen. 2007a zen
orduan eta webak ez zeukan gaur egun daukan garapenik.
<br>
<br>
webOS sistema eragileak ere web teknologiak izan ditu ardatz
betidanik. Telefonoaren eginbide aurreratuak erabiltzeko bere SDK
erabili behar da ordea.
<br>
<br>
Aurrez aipatu bezala telefono-konpainien bultzada garrantzitsua
izango da. Are garrantzitsuagoa izango da garatzaileen lana ordea,
hauen esku baitago teknologiari merezi duen garrantzia ematea.
<br>
<br>
Baina Mozillaren arrakasta ezin da neurtu merkatu-kuoten
testuinguruan. Arrakasta ez dira zenbakiak. Etorkizunean Firefox
OS produktu gisa desagertuko balitz ere, proposatutako teknologiak
beste ekosistemetan erabilgarri badaude, orduan arrakasta izan du.
<br>
<br>
<br>
Lokalizazioaren inguruan.
<br>
<br>
Firefox OSen erabiltzaile-interfazea (Gaia) euskaratuta dago
(eranskinetako irudiak froga gisa doaz):
<br>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="https://hg.mozilla.org/gaia-l10n/eu/">https://hg.mozilla.org/gaia-l10n/eu/</a>
<br>
<br>
Kate asko Firefoxetik berrerabilita, bi arratsaldeko kontua.
<br>
<br>
Honek ordea ez du esan nahi merkaturatzen den edozein telefono
euskaraz egongo denik, telefonoan erabilgarri dauden hizkuntzak
telefono-konpainiek edo fabrikatzaileek erabakiko baitute. Horrez
gain, bakoitzak bere pertsonalizazioak gehitzeko aukera izango du.
<br>
<br>
Hau horrela da muga teknikoak daudelako. Kasurik onenean hizkuntza
guztiak eskaini nahi dira, zerrenda batetik aukera egin eta
automatikoki deskargatzen den hizkuntza-pakete modura, adibidez.
<br>
<br>
Baina une honetan hori teknikoki posible ez denez,
telefono-konpainien edo fabrikatzaileen esku egongo da aukera.
<br>
<br>
Gainera, mozilla.dev-l10n posta-zerrendan matraka handia[3] egon
da honen inguruan.
<br>
<br>
Batzuek telefono-konpainiei erabilpen-datuak eskaintzea proposatu
zuten hizkuntzen aukera egitea errazteko. Noski, gurea bezalako
hizkuntzentzat hori zentzugabekeria hutsa da eta horregatik eta
denboran zehar gehitzen joan diren bestelako arrazoiengatik
(Androiderako Firefoxen kasua tartean da), pertsona dexente gaude
haserre.
<br>
<br>
Ekainetik aurrera, Firefox OS darabilten telefonoak Brasil,
Kolonbia, Venezuela eta Espainian egongo dira erabilgarri lehenik.
Honek guri ere eragiten digu beraz.
<br>
<br>
Panorama ikusita, katalanen arduradunak eta neuk Teléfonicako
langile/arduradunekin harremanetan jartzea erabaki genuen gauzak
nola zeuden ikusteko. Jasotako erantzunaren arabera:
<br>
<br>
1. v1.0.1ean (ekaina) ez dira egongo (eu, ca, gl-ri buruz ari
naiz, nagusiki). Dagoeneko kodea eta bestelakoak "itxita" daude.
<br>
2. v1.1ean (iraila) egon litezke, baina konplikatua da. Sartu nahi
dituzte baina negozio-erabakien menpe daude.
<br>
3. v.next (batek daki noiz) egongo dira. Are gehiago aipatutako
muga teknikoak gainditzen badira.
<br>
<br>
Edozein modutara, duela gutxi garatzaileentzako telefonoak[4]
salgai jarri dituzte eta lokalizazioa dagoeneko proba daiteke.
Beste Android telefono batzuk ere erabil daitezke horretarako[5].
<br>
<br>
Geroz eta jende gehiagok erabili, orduan eta emaitza txukunagoa
izango da. Denon laguntza ezinbestekoa da hemen eta interesa,
gogoa eta denbora duenak eskua altxa dezala.
<br>
<br>
<br>
Detaile mordoa aipatu gabe utzi dut eta ziurrenik gauza inportante
gehiago ere bai. Halere espero dut laburpen honek proiektua
ezagutzen eta ulertzen lagundu izana.
<br>
<br>
Bide batez, auto-bonbo pixka bat: datorren asteazkenean, hilak 8,
IEBren barruan Firefox OSi buruzko sarreratxo bat egitera noa (ez
dago detaile gehiegi azaltzeko denborarik). Interesik baduzue,
azaldu!
<br>
<br>
Azkenik, garapen kontuetan aritzen direnentzat: Bilbon hilaren
17an Firefox OSen inguruko jardunaldiak antolatu dituzte, batez
ere helburu praktikoarekin.
<br>
Izena emateko: <a class="moz-txt-link-freetext" href="http://movilforum.com/jornadaffoxosbilbao/">http://movilforum.com/jornadaffoxosbilbao/</a>
<br>
<br>
<br>
Eta bueno, nahiko momentuz, ez?
<br>
<br>
Julen.
<br>
<br>
<br>
[1] <a class="moz-txt-link-freetext" href="https://www.mozilla.org/about/manifesto.eu.html">https://www.mozilla.org/about/manifesto.eu.html</a>
<br>
[2] <a class="moz-txt-link-freetext" href="https://wiki.mozilla.org/WebAPI">https://wiki.mozilla.org/WebAPI</a>
<br>
[3] <a class="moz-txt-link-freetext" href="http://markmail.org/thread/7knucpphzb36bkce">http://markmail.org/thread/7knucpphzb36bkce</a>
<br>
[4] <a class="moz-txt-link-freetext" href="http://devphone.mozilla.org/">http://devphone.mozilla.org/</a>
<br>
[5]
<a class="moz-txt-link-freetext" href="https://developer.mozilla.org/en-US/docs/Mozilla/Firefox_OS/Firefox_OS_build_prerequisites#Have_a_compatible_device_or_use_an_emulator">https://developer.mozilla.org/en-US/docs/Mozilla/Firefox_OS/Firefox_OS_build_prerequisites#Have_a_compatible_device_or_use_an_emulator</a><br>
<br>
<fieldset class="mimeAttachmentHeader"></fieldset>
<br>
<pre wrap="">_______________________________________________
Librezale mailing list
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:Librezale@librezale.org">Librezale@librezale.org</a>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a>
</pre>
</blockquote>
<br>
</body>
</html>