Kaixo guztioi,
hari honetan aipatu dudan bezala euskarazko locale pertsonalizatua nola
ezarri azaltzen duen gida bat prestatzen ari naiz UEUko
"Smartphonetarako aplikazioen programazioa Titanium erabilita" kurtsoko apunteetan txertatzeko. Gida horretan euskaraz erabil
daitezkeen aplikazio libreen zerrendatxo bat sartu nahi dut.
Androiderako
Firefox eta VLC aipatu nahi nituzke zerrenda horretan. Horretarako
euskarazko testuak ageri dituzten pantaila-argazkiak
behar ditut, baina zoritxarrez nire gailuan Firefox ez dabil eta VLC Beta ezin dut instalatu. Emuladoreekin ere saiatu naiz baina alperrik.
Zuetako norbaitek euskarazko testua ageri duen aipatutako aplikazio hauen (Androiderako Firefox eta VLC) pantaila-argazkirik egiteko
modurik ba al du?
Nik pantaila-argazkiak egiteko bi modu ezagutzen ditut, bietan gailua USB bidez ordenagailura konektatu behar da:
* Eclipseko DDMS (ADT plugina instalatuta eduki behar da) ikuspegiko Screen capture botoia erabiliz.
* Eclipse erabili gabe, zuzenean android SDK-ko ddms (android-sdks/tools/ddms) aplikazioa exekutatu eta Device menuko Screen capture...
aukera erabiliz.
baina ziur badela Androiderako aplikazioren bat pantaila-argazkiak egiteko.
Hauek dira orain arte zerrendan ditudan euskaratutako aplikazio libreak (itzulpen batzuk zaharkituta daude eta itzuli gabeko testu-kateak dituzte):
* Barra-kode eskanerra (Barcode Scanner):
https://play.google.com/store/apps/details?id=com.google.zxing.client.android
* Connecbot:
Secure Shell (SSH) bezeroa
Play storeko apk ez dago euskaratuta, google codekoak bai ordea:
http://connectbot.googlecode.com/files/ConnectBot-git-master-2011-12-19_18-30-54.apk
Tabletetarako:
http://connectbot.googlecode.com/files/ConnectBot-git-tablet-2011-12-19_18-30-54.apk
* dBizi:
Donostiako alokairuko bizikletei buruzko informazioa denbora errealean
https://play.google.com/store/apps/details?id=net.sareweb.android.dBizi
* dParking
Donostiako parkinei buruzko informazioa denbora errealean
https://play.google.com/store/apps/details?id=net.sareweb.android.dParking
* F-Droid
Software libreko aplikazioen biltegia
http://f-droid.org/FDroid.apk
* Mixare (MIX Augmented Reality Engine)
Wikipedia, Twitter eta OpenStreetMapeko datuak erabiltzen ditu gure
inguruan dauden puntu interesgarrien berri emateko.
https://play.google.com/store/apps/details?id=org.mixare
* Nire ibilbideak (MyTracks)
eta estatistikak aztertu: abiadura, ...
https://play.google.com/store/apps/details?id=com.google.android.maps.mytracks
* SSH tunnel
SSH tunelak sortzeko aplikazioa.
https://play.google.com/store/apps/details?id=org.sshtunnel
* Terminal emulatzailea (Terminal emulator)
https://play.google.com/store/apps/details?id=jackpal.androidterm
Euskaraz erabil daitekeen beste aplikazio librerik ezagutzen al duzue?
Izan libre, izan euskaldun