Kaixo librezaleok,

Androidek euskara esplizituki onartzen ez duen arren locale pertsonalizatuak erabiliz mugikorra euskaraz ezar daiteke. Nik horrela daukat.
Euskarazko lokalizazioa (values-eu/strings.xml fitxategia) duten aplikazioak euskaraz agertzen zaizkit eta ez dutenak berriz ingelesez.

Aplikazio gutxi daude euskaratuta baina egon badaude batzuk. Nik batzuk euskaratu ditut, adibidez, Barra-kode eskanerra (Barcode Scanner) [1],
F-Droid aplikazio libreen biltegiaren bezeroa [2], ...
Bada Googlek sortutako aplikazioen artean euskaraz erabil daitekeen aplikazio bat: http://www.google.com/mobile/mytracks/ Ez dakit itzulpena

Googlek egin duen edo boluntarioren batek, baina itzulpena ona da.

Duela aste batzuk smartphonetarako aplikazioen garapenerako Titanium plataformari buruzko UEUko udako ikastaroan izan nintzen [3]
eta han ere atera zen androideko aplikazioen euskaraketaren gaia. Nik locale pertsonalizatuak aipatu nituen, batzuk ezagutzen zuten teknika

hau eta beste batzuk ez, baina interesa sortu zuen. Hori dela eta, euskarazko locale pertsonalizatua nola ezarri azaltzen duen gida bat prestatzen
ari naiz irakaslearen (Elekako Edurne Martinez) apunteetan txertatu eta interesa dutenentzat unibertsitatea.net-eko otarrean eskuragarri jartzeko.

Kurtsoko apunteak eskuratu daitezke dagoeneko [4] baina locale pertsonalizatuen gidarik gabe. Bukatzen dudanean bertara igoko dugu.
Gida pixka bat egokitu eta librezalerako artikulu bat ere sortuko dut jendeak interesik badu. Horretarako wordpresseko erabiltzaile bat beharko nukeela

uste dut.

Laburbilduz, gidan euskarazko locale pertsonalizatua ezartzeko lau metodo aztertzen ditut, bi erabiltzaile arruntei zuzenduak (Custom Locale eta MoreLocale2
aplikazioak erabiliz, pausoz pauso, pantaila-argazkiekin) eta bi aplikazioen garatzaileei zuzenduak (adb eta emulator erabiliz).

Euskarazko locale pertsonalizatua ezartzeko egin beharreko lehen gauza aplikazioen menuan Googleren Custom Locale aplikazioa agertzen den begiratzea da.
Instalatuta baldin badaukagu, berau erabiliko dugu. Nahikoa da Add locale sakatu eta eu localea sortu eta ezartzea. Nahiago izanez gero eu_ES edo eu_FR ere erabil daitezke.

Custom Locale aplikazioa ez badaukagu, adibidez nire gailuak ez dauka, MoreLocale2 aplikazioa erabil daiteke (Custom Localeren eratorria da), horretarako Google play-tik
instalatu behar delarik [5]. Add locale aukera agertzeko MENU botoia sakatu behar da.

Aplikazio hauekin euskarazko locale pertsonalizatua ezartzea erraza da, baina, esan bezala, jendeak interesa badu pantaila-argazkidun pausoz pausoko gida
prestatuko dut librezalerako.

Sony Ericsson gailuak euskaraz erabil daitezkeela irakurri izan dut [6], norbaitek baiezta al dezake? Gailu hauen itzulpena nork egin du? Sonyk? Beste marketako

gailuetan erabiltzeko modurik ba ote dago? Ze lizentzia du itzulpenak?

Googleri eskaera egitea ere interesgarria izan daiteke. Begira, adibidez, katalanek egindakoak:
http://code.google.com/p/android/issues/detail?id=4791

http://code.google.com/p/android/issues/detail?id=3313
https://groups.google.com/forum/?fromgroups#!topic/android-contrib/QsxLfeANM2I

Oker ez banago lortu zuten. Nire mugikorraren (Android 2.3.5) hizkuntza zerrendan ez da katalana agertzen baina locale pertsonalizatu bezala jarri ondoren aplikazioak
katalanez agertu zaizkit.

[1] https://play.google.com/store/apps/details?id=com.google.zxing.client.android

[2] http://librezale.org/wiki/F-Droid
[3] http://www.ueu.org/ikasi/udako-ikastaroa/424/Smartphonetarako%2Baplikazioen%2Bprogramazioa%2BTitanium%2Berabilita.

[4] http://www.unibertsitatea.net/otarrea/ingeniaritza-eta-teknologia-1/informatika/smartphonetarako-aplikazioen-programazioa-titanium

[5] https://play.google.com/store/apps/details?id=jp.co.c_lis.ccl.morelocale
[6] Adibidez, begiratu Sony Ericsson Xperia Mini Pro-ren ezaugarrietan, Android 2.3 euskaraz omen dauka:

http://www.euskaltel.com/CanalOnline/homes/home_particulares_movil.jsp