a bildua irratsaiorako boluntario bat eskatu denean burutik pasa zitzaidan lehena, gorago Mikelek dioen bezala: marroia.

Batek daki zenbat entzule egongo diren larunbatero irratsaio hori entzuten. Ehunka ez badira, milaka agian.

Senak Svejk soldaduak egingo zukeena egitera bultzatzen nau ni ere: urrats bat atzera.

Badirudi hari honetan idatzi duzuenok parte hartzearen alde agertzen ari zaretela. Aukera ona izan daiteke Librezale taldea ezagutarazteko. Jarraitzaile berriak erakartzeko.

Beraz, ni ere irratsaioan parte hartzearen aldekoa.

Txopik nahikoa lan egin duela-eta bigarren lerroan geratu nahi du oraingoan, Anderrek Svejk-ena egin zuen inork baino azkarrago, badaezpada urrats bat atzera eta ea baten bat hanka aurreratuarekin geratzen ote den...

Badirudi Mikel prest edo erdi-prest agertu dela. (Dagoeneko urratsa atzera egin ez baduk; **animo Mikel, primeran egingo duk eta!**)

Kazetariaren galderak zeintzuk izango diren aurretik asmatzeko ahaleginetan:

Zer da Librezale?

Nolako bazkideak ditu taldeak? Zenbat?

Nola hartzen dira erabakiak?

Zergatik uko egin diozue Buber Sari horri?

Zer defendatzen du Librezale taldeak?

Mikel, horrelako galderei bapo erantzuten asmatuko duk. Animo!