Aupa,

Librezaleko zerbitzariaren estatistikak begiratzen nengoela Piwik 1.6 eskaintzen hasi zait,  ez dakit zein den instalatuta dagoen bertsioa, librezaleko Wikian 0.6.3 aipatzen da.

Itzulpena eguneratu gabe zegolakoan 1.6a deskargatu egin dut, nik egiteko asmoz, baina itzulpena eginda egon badago O_o.

Wikia begiratzen hasi eta arazo hau maiz gertatzen dela ikusi dut, itzulpena egunean badago ere, wikia ez.

Eskua sartuko nioke, baina azken boladan antolakuntza zein den ez dakidanez nahiago dut lehenbizi galdetzea.