Niri Txopiren adibide guztiak gustatzen zaizkit. 
Argudiaketa oso ideologiko eta potentea dauka, eta bat nator.
Horregatik, SARIA hartu, uko egin eta manifestu bat irakurriko nuke... eta manifestu hori han bertan zabaldu.
Agian software librea eta euskararen burrukari... erakustaldi txukun bat egin diezaiokegu. 
Bestela, beldur naiz...k ritika  honek, ez duela gure posta zerrendaren muga gaindituko.
Software librea eta batez ere... gure lan egiteko moduaren aldeko manifestu bat egin dezakegu... beste pitokeria hauek, eta beste handiago batzuk salatzeko.
Txopiren argudiaketa osoarekin bat egiten dut, berriz diot. 
Egurra kapitalismoari, inposaketari eta enprendedoreen iruzurrari. 
izan euskaldun, izan libre.... ozen eta gogotsu!
patxiQ
On Tue, 29 Nov 2011 22:32:08 +0100, Dani Gutiérrez Porset wrote:
Justizia.net nominatuta software librea bultzatzeagatik? Ai ene!
http://www.europapress.es/portaltic/internet/noticia-total-20-propuestas-paginas-web-75-proyectos-compiten-galardon-20111128084619.html
Metaposta ere saritua izan daiteke!
http://diariolinux.com/2008/09/27/metaposta-parlamento-vasco-y-software-libre/
Sari hauek ez ditut aurreko urtetan jarraitu (antolatzailea den Internet&Euskadi elkartea oso txarto jausten zaidalako edo), eta harrigarria iruditzen zait sariak banatu baino 2 egun lehenago bakarrik gurekin kontaktuan jartzea. Ez daukagu gure artean ezer adosteko denborarik...
Gauzak horrela, ez daukagu ezer ganoraz adosteko denborarik. Ikusten ditudan aukerak:
A) Irabazle ateratzekotan, bihar arratsaldean "sarao" horretara joan daitekeen baten izena eman.
B) Ez erantzun eta egin dezatela nahi dutena.
C) Ezer adosteko denborarik ez dugula esan eta egin dezatela nahi dutena.
D) Ezer adosteko denborarik ez dugula eta ez daukagula argi sari horietan parte hartu nahi dugunik ere. Beraz, gure hautagaitza kendu dezatela.
E) Sari hauetan parte hartu nahi ez dugula eta gure hautagaitza ofizialki kendu dezatela eta sariak publikoak egitean uko egin diogula argi utz dezatela.
Ni pertsonalki D eta E aukeren artean nago (gehiago Eren alde), eta labur-labur arrazoiak azaltzen saiatuko naiz:
1) Internet&Euskadi elkartea sortu zenean parte hartzera gonbidatua izan nintzen eta posta zerrenda hartan hitz egiten zirenak ikusita, lade egin nuen. Lagun batzuk barruan nituen eta hurrengo hilabete eta urtetan kontatu zizkidatenak ez zitzaizkidan bat ere gustatu: euskara zero, software librearen alde zintzoki egin ezina, hierarkia zaletasuna, lagunak ziren "ekintzaile" "listo" batzuren kontrola, botere gatazka intestinoak, bazkideek egindako proposamenei (batzuei behintzat) inolako erantzunik ez, hartutako erabakien eta ekintzei buruz bazkideak informatu ez, trnasparentzia zero, bitartean Euskadiko (hau da EAEko) "internauta" guztien ordezkariak bezala hitz egin izana, kontsumitzaile leloak sustatzen dituzten ferietan parte hartze lotsagarria (stand huts bat jarri, han egoteagatik ordaintzen zelako ez beste ezergatik), eta abar, eta abar.
2) Buberrek berak, naiz eta estatubatuarra izan, euskara I&E-k baino gehiago maite eta bultzatzen duelako:
http://buber.net/Basque/
3) Irakurri dudanagatik, Buber sarietan parte hartzeko hautagaitza eskatu behar zelako:
http://buber.interneteuskadi.org/web/
Nork aurkeztu du gure hautagaitza? Seguraski inork ez. Eta beste partaide batzuk gu bezala daudela dirudi, atzo bertan jakin zuten "finalistak" zirela:
http://www.nosolounix.com/2011/11/nosolounix-finalista-de-los-premios.html
4) Atzo aipatu nuen bezala, sari hauen alde ez dagoen jendea dago, behintzat I&E-k "kudeatzen" dituen moduarekin ados ez daudenak:
http://jonparro.com/premios-buber-2009-premiados-y-polemicas/
Horrelako arrazoiengatik nago ni azken momentuko entzerrona honen aurka. Jende honek ez dauka bat ere zerikusirik talde honen oinarriekin: euskarari ez diote bat ere kasurik egiten; software librearen alde benetako apusturik ez dute inoiz egin (kasuren baten kontrakoa egiten zutela zalatu nuen bere garaian); irekitasuna, transparentzia eta elkarlana ez dute bilatzen; euskaltasunaren kontzeptua bera ere gutako gehienok dugunaren desberdina dela ere esango nuke. Noski, elkartea kontrolatzen dutenez ari naiz, ez bazkideez. Eta sari horiek, elkartea bezala, izaera horren isla direla dirudi.
Ni ez nago Buber sari batzuren aurka. Nolabaiteko "euskal" sari batzuk egotea onartzen dut eta onuragarria ikusten dut. Baina ondo eginak badira. Erakusten ari diren ganora gutxi hau ez dakit zein punturarte den benetako ganora falta, ala nahita bilatzen den zerbait, ezagutzen ez ditugun helburu desberdin batzuk lortzeko bidean. Ikusiak ikusita, nik ez nuke nahi Librezaleren lana eta izena helburu berekoi horiek (euskararekin eta software librearekin zerikusirik ez dutenak seguru) lortzeko erabilia izatea.
Egoera honen aurka egiten ez badugu, behintzat alde batera jartzeko gai izan beharko ginatekela uste dut. Gaur zerbait egiten ez badugu, I&E-k bere helburua lortuko duela uste dut eta.
OHARRA: Guzti honekin ez dut esan nahi saria emango ez digutenik. Agian atal horretako saria eman diezagukete, ez dakit. Baina zein meriturekin? Nork emango digu? Txiringito bat sortu eta mantentzen duten "listo" batzuek? Eta batez ere ZERGATIK? Elkarte ilun honek jendaurrean botere gehiago izan dezan?
Nire ustez zalantza gehiegi eskatzen digutenari amen esateko eta beraien jokoa jarraitzeko. Niri gauzak gardenak eta irekiak gustatzen zaizkit eta nire ustez, kontu honek alde ezkutu eta itxi gehiegi ditu...
Datorrez astean Durangoko azokara noa (gutako asko bezala). Ea topatzen garen! :-D
Goraintziak,
Txopi.
Librezale mailing list
Librezale@librezale.org
http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org