Barka Txopi mareatu bazaitut.

> Bestalde, nik ulertzen dudanagatik, PO fitxategitik MO fitxategia
sortzeko msgfmt komandoa erabiltzen bada, akats larriak badaude
(aldagaien izen okerrak, etab.) abisatu egiten du. Deskargatu dudan PO
fitxategiari msgfmt pasatu diot eta ez du akatsik eman.

Neri poeditek akats bat ematen dit 8118 lerroan, %%%action.register%%% lau portzentaia sinbolorekin da hirurekin beharrean.

>Pootle erabiltzea nahiago ala TranslateWiki?

>Nire ustez, garbiagoa da zuzenean Translatewiki erabiltzea.

TranslateWikirekin atzo bakarrik ibili nintzen kate gutxi hoiek zuzentzen, Pootle erosoagoa egiten zait, bilaketak egiteko garaian adibidez. Baina nahi duzuen bezela.

Frogarako libre.blogsoviet.com helbidean StatusNet 1.0.0rc1 bertsioan instalatu dut. Fuzzyrik ez duen fitxategia igo dut eta ezer ez, ez da hizkuntzen zerrendan euskera azaltzen. status.blogsoviet.com-eko 0.9.9 bertsioan aldiz, euskeraz bakarrik aritzeko config.php fitxategia editatuz lortzen dugu, era hori erabiliz froga egin dut libre.blogsovieten eta horrela ere ez.

Inork frogak egin nahiko balitu libre.blogsoviet.com gunean hizkuntza fitxategiekin sortuko dut erabiltzaile bat zerbitzarian. StatusNetaren administrari baimenak dituen erabiltzailea eta pasahitza, 'administrator' eta 'librezale' dira.