Aupa Librezaleok,

urtarrilean Karma dice aldizkarian parte hartzea eskaini zidaten: alde batetik hilero artikulutxoa [1] idaztea eskatu zidaten eta  bestetik webgune baten aipamena.

Artikulua sinatzeko eskatu zidaten baina webgunearen aipamena sinatu gabe bidaltzen dut.

Artikuluan, Librezale taldeari buruz esaten den guztia ez da gozo. Nesken partaidetzarekin arazo larria dagoela ere aipatzen zen amaieran, eta errua, kanpotik neskek izan dezaketen irudiak izan dezakeela iradokitzen nuen. Euskaltelekoen bezalako publizitate kanpaina horiek [2] zabaltzen dituzten irudiek ez dute batere laguntzen...

[1] http://web.humorenlared.com/gora-et-labora-gorka-azkarate/
[2] http://www.teknopata.net/wp-content/uploads/2011/01/techminator.png

Gorka Azk.