Aupa Librezaleok,

Arrasateko biltzarrean gure taldea ezagunagoa izateko asmoari buruz aritu ginen labur. Gure taldeak publizitatea-edo beharko lukeela adierazi zuen batek baino gehiagok...

Niri, une horretan, bururatu zitzaidan orain komentatuko dizuedan idea. Gai ordenetik ez ateratzeko ez nuen bere unean plazaratu eta bazkal osterako utzi nuen. Ez nuen espero bazkal ostean ere oraindik jendea serio demonio arituko zela estilo gida liburuaz eta horrelako gai mamitsuez. (Ez nintzen, beraz, une horretan ere, orain komentatuko dudan txikikeriarekin haria mozten ausartu).

Ideia, azkenik, nirekin eroan eta posta-zerrenda honetan plazaratu baino lehenago adibide pare bat prestatu ditut.

Kontua hauxe litzateke. Gure taldea ezagunagoa izan dadin Caja Laboralek, Pirellik eta Bilboko suhiltzaileek egiten duten legez, guk ere egutegiak opari ditzakegu. Ez dago aurten arropa gutxirekin argazkilariaren aurrean poseak jartzen ibiltzeko astirik, datorren urterako gordeko dugu ideia, baina beste egutegi klasikoago batzuk opari ditzakegu.

Gure etxean eta ezagutzen ditudan hainbat etxeetan [1] bezalako egutegiak izaten ditugu hozkailuan iman pare batekin. Bertan etxeko kontuak, agendatxoa, arkatzez idazten dugu... [2] egutegia ordenagailuetako mahaigainak, atzeko planoak, egiteko erabil daiteke...

Ideia da nik prestatutako egutegiak txantiloi bezala erabiltzea eta lagunei oparitzea egutegi pertsonalizatua e-postaren bidez.

E-posta Kb gutxi izan ditzan dokumentu erantsia bezala bidali beharrean lotura bidal daiteke, besterik gabe. (Horretarako ondo legoke Librezale.org inguruko toki bateko lotura eranstea, eta ez, nik egin dudan bezala, SlideShare).

Prestatu dut baita ere beste eredu bat, astunagoa. Ez dut buelta gehiegirik eman argazki egokiagoen bila Wikimedia Commonsen. Ondo ezagutzen nituen dozena bat argazki hartu ditut eta nahi duenak erraz alda ditzake argazkiak nik prestatutako odp dokumentua txantiloi bezala erabiliz.

Marketingerako idea, beraz, laburbilduz, hauxe. Gabonetan familiarteko eta lagun batzuei egutegi pare bat-edo oparituko diegu librezale taldekook. Opari hori haiek ere beste bizpahiru lagunei bidaltzeko eskatuko diegu. Opari-kateak hamar urrats emango balitu, egin kontu, milaka pertsonengana irits daiteke librezale 2011 egutegitxoa.

Zer iruditzen?

[1] http://www.slideshare.net/gorkaazk/01-librezale-egutegia-2011
[2] http://www.slideshare.net/gorkaazk/07-librezale-egutegia

Gorka Azk.