[Librezale] Librezale webgunearen gainean

gorkaazkarate a bildua ni.eus gorkaazkarate a bildua ni.eus
Ost, Urt 10, 09:27:40, CET 2024


Aurreko igandean, urt-7, Matrix-Telegram-eko Librezale txatean Alex 
Gabilondok, honako mezua idatzi zuen:

>> Webgunearen gainean hiruzpalau eskaera:

>> * Webgunea gai ilunean jarrita menua ez da ikusten.

>> * Mozillaren ikurra itxura zaharrunoa du. Hobe Firefox jartzea.

>> * Menuan Itzultzaileak-en ordez Itzulpen-tresnak jarriko nuke.

>> * Behin proiektuetan sartuta wiki-tik hasiera orrira bueltatzeko goiko 
>> ezkerreko izkinan botoiren bat ondo legoke.

>> * Azken albisteak aurki bi urte beteko ditu. Taldearen dinamismoaz 
>> itxura txarra ematen du. Albisteak mugitzeko moduren bat bilatu 
>> beharko genuke.

Igandean bertan, Txopik erantzun:

>> Nigatik ondo, baina gauza hauek denboran zehar hobeto jorratzeko agian 
>> hobeto posta-zerrendatik bideratzea, ez?

>> Blogari dagokionez, datozen asteetan PeerTuberi buruzko albistea 
>> prestatzeko asmoa dut.

>> WordPresseko itxura aldatzea, MediaWikikoa, ez dakit nork dituen 
>> ezagutzak eta zerbitzarira sarbidea (nik dagoeneko ez).

>> Posta-zerrendan aspaldi aipatu nuen bezala PHP bertsio zahar bat dugu 
>> (segurtasun arriskuak), eguneratu gabeko Ubuntu zahar bat dugulako 
>> (segurtasun arrisku gehiago).


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago