[Librezale] GAITU proiektua aurkeztuko da Tabakaleran

mikelgs a bildua ni.eus mikelgs a bildua ni.eus
Lar, Ira 23, 19:44:09, CEST 2023


Eskerrik asko Txopi!

2023(e)ko irailakren 23(a) 18:44:17 (CEST)-(e)an, "Txopi , Librezale-en bidez" <librezale a bildua librezale.eus>-(e)k hau idatzi zuen:
>Kaixo:
>
>Gogoan izango duzuen bezala, Eusko Jaurlaritzak sortutako GAITU proiektuaren aurkezpenean parte hartu nuen ekainean. Bertan, Mozillaren Common Voice proiektua azaldu nuen, Librezalek azken 5 urteetan egin duen lana, jaso dugun laguntza, euskaldunok lortu ditugun emaitzak eta abar. Hemen dago erabili nuen aurkezpena eta nire zatiaren 12 minutuko grabazioa:
>https://ikusimakusi.eus/2023/common-voice-proiektuaren-gakoak-eta-euskararen-bilakaera/
>
>Kontua da orain aurkezpen potoloagoa egingo dela Donostiako Tabakaleran, euskalgintzako hainbat eragilerekin batera. Nafarroako gobernua ere han izango da eta agian Iparraldekoak ere, ez dakit. Hedabideak ere han izango direla suposatzen dut, noski. Ekitaldi horretan gaitu.eus webgunean argitaratuko den spot txiki bat aurkeztuko da.
>
>Kontua da bertan 5 minutu inguru hitz egingo dudala, Librezaleko kide bezala. Aurrekoan bezala, Mozillaren eta  Librezaleren izaera eta helburuak azalduko ditut, Common Voice proiektu ireki eta parte-hartzailea azalduko dut, software librea erabiltzen dela eta grabazioak libreak direla argi utziko dut. Common Voicen (eta Gaituren) helburua hizketaren ezagutzaren arloa demokratizatzea dela eta hori lortzeko euskal hiztunen parte-hartzea ezinbestekoa dela esango dut. Beno, denaz akordatzen baldin banaiz X-D
>
>Non: 2DEO aretoa, Tabakalera, Donostia.
>Noiz: 11:00, urriak 2, astelehena.
>
>Norbaitek etorri nahiko balu (Librezaleko kide bezala), niri esatea besterik ez du. Bestela, zuzenean eposta bat bidal dezala euskara-sustapen a bildua euskadi.eus helbidera edo dei dezala 945 018 111 telefono zenbakira.
>
>Besterik ez nire aldetik. Ea denon artean ekimen polit hau ahalik gehien gizarteratzea lortzen dugun eta grabazio libre andana lortzen dugun. ^_^
>
>Ondo izan,
>Txopi.
>_______________________________________________
>Librezale mailing list
>Librezale a bildua librezale.eus
>https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

-- 
Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20230923/1e02730b/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago