[Librezale] WordPresseko ActivityPub plugina euskaratzeko gonbidapena

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Urr 29, 18:55:09, CET 2023


Kaixo:

Ezagutzen WordPresseko ActivityPub plugina? Hedapen hau oso 
interesgarria da blog arrunt bati fedibertsoko funtzionalitateak 
gehitzen dizkiolako (Mastodon eta halakoak). Pluginaren egilea pixka bat 
estu zebilen garapen honekin eta orain WordPress bera garatzen dutenak 
laguntzen hasi zaizkio. Erantsitako irudian ikus daitekeen bezala 
garapena oso bizia izaten ari da azkenaldian.

Pluginaren informazioa euskaraz:
https://eu.wordpress.org/plugins/activitypub/

Duela aste batzuk Unai Tolosa plugina euskaratzen hasi zen (txatean 
aipatu zuen) eta ni laguntzen hasi natzaio. Plugina % 65 euskaratu dugu 
eta orain taularen alde berdean agertzea lortu dugu:
https://translate.wordpress.org/projects/wp-plugins/activitypub/

Unaik txatean egin bezala, posta-zerrenda honetako kideoi plugin hau 
euskaratzen laguntzeko gonbidapena bidaltzen dizuet.

Hurrengo bertsioa euskaraz agertuko balitz, izango dituen 
funtzionalitate berri eta hobekuntza guztiekin batera, fedibertsoan 
dabilen jende guztiarentzako ekarpen polita izan liteke.

Nahi dutenek lagun dezatela! Eta edozein zalantza edo iruzkin txatean 
edo hemen egin dezatela!

Eskerrik asko,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago