[Librezale] Common Voicen kontua sortzea

JLasa gnaizena a bildua gmail.com
Ost, Urr 25, 22:58:39, CEST 2023


Kaixo Librezaleok,

erakunde bateko pertsona guztiei Gaitu proiektuan parte hartzea proposatu
behar diegu eta prestaketa lanetan gabiltza. Common Voice-n izena modu
erraz batean emateko aukera nahi dugu. Hainbat proba egin ditugu Common
Voice-n kontua sortzen eta norberaren helbide elektroniko bat sartuta
(gmail ez dena) kontua ezin dela sortu ikusi dugu: helbidea idazten duzu
eta "Bidali mezua" sakatzen duzu, ondoren mezu bat iristen zaizu
postontzira eta mezu horretan dagoen estekan sakatuta berriro lehengo web
orrialdera zaramatza eta han berriro helbide elektronikoa sartu behar duzu
eta berriro lehengoa. Aldiz izena emateko toki horretan Google, Firefox eta
Github kontuak erabiltzeko aukera dago eta Google-rekin probatu dugu eta
ondo sortzen du kontua. Nire galdera da ea Google, Firefox eta Github
horiek erabili gabe, norberaren edonolako helbide elektroniko batekin
kontua ezin al den sortu. Ezin bada, jendeari zaildu egiten zaio eta ez
parte hartzeko arrazoi bat izan daiteke.

Zuen erantzunaren zain, eskerrik asko

Jabier
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20231025/17705ba0/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago