[Librezale] [Common Voice] Nire hitzaldien fitxategiak + Irulegi irratia + Alea aldizkaria

mikelgs a bildua ni.eus mikelgs a bildua ni.eus
Ost, Aza 22, 22:20:29, CET 2023


Jaso dut email hau nik behintzat 👌

2023(e)ko azaroakren 22(a) 20:04:09 (CET)-(e)an, "Txopi , Librezale-en bidez" <librezale a bildua librezale.eus>-(e)k hau idatzi zuen:
>OHARRA: email hau azaroaren 18an bidali nuen. Oraintxe konturatu naiz okerreko helbidetik bidali nuela eta ez zela heldu. Ea orain!
>
>Kaixo:
>
>Librezaleko txatean ez zaudetenontzako datu batzuk:
>
>Azken aldian Common Voicen inguruko zenbait hitzaldi eman ditut eta jakizue hemen argitaratzen ditudala (azkena asteazken honetan Barakaldon eman nuena da):
>https://ikusimakusi.eus/pub/?dir=2023
>
>Azkena asteazken honetan Barakaldon eman nuena da:
>https://ikusimakusi.eus/pub/2023/20231115CommonVoiceGaitu.pdf
>https://ikusimakusi.eus/pub/2023/20231115CommonVoiceGaitu.odp
>
>Asteartean Ederrek Irulegiko irratian elkarrizketa bat izan zuen eta ipar euskaldunei Common Voicen parte hartzeko gonbita luzatu zien:
>https://www.irulegikoirratia.eus/emankizunak/on-daiziela/on-daiziela-asteartea4
>
>Asier Iturraldek duela aste batzuk Alea aldizkarikoekin egon zen (ez dakit hemen edo txatean aipatu zuen) eta Aleakoek 390. zenbakian 4 orrialde dedikatu zizkioten gaiari (ikus erantsitako fitxategia):
>https://alea.eus/prentsa/445
>
>Common Voicen webgunea euskaratzeko laguntza eskatu nuen txatean eta Alex Gabilondok errepaso ederra eman die geratzen diren esaldiei (eskerrik asko!):
>https://pontoon.mozilla.org/eu/common-voice/
>
>1. OHARRA: azaroaren 29an Iñaki Ibabe eta biok Eusko Legebiltzarrean izango gara Common Voice / Gaitu azaltzen eta bertaratzen diren parlamentariei eta abarrei grabazioak nola egin, balioztatu, webgunean izena eman eta nahi badute baita beraien telefonoak euskaraz konfiguratzen laguntzen.
>
>2. OHARRA: abenduaren 1ean Dabidek Armintzako Common Voice tailerra egingo du.
>
>Ondo izan,
>Txopi.
-- 
Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20231122/8044e441/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago