[Librezale] [Common Voice] Gaitu eguna EiTBn + Barakaldo + Eusko Legebiltzarra

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ost, Aza 22, 20:10:53, CET 2023


Kaixo:

Gaur Gaitu eguna ospatu omen dute EiTBn. Hemen azaltzen da:
(bizkaie.biz) https://labur.eus/yjbuh

Egun On Euskadin hamaikak hamar edo hamabost gutxiagotan agertu naiz 
pare bat galdera erantzuten (Librezaleko kide bezala).

Albistegietan ere Gaitu aipatu dutela esan didate. Gauekoetan ere 
aipatuko dute ziurrenik.

Arratsaldez, Biba zuek! saioan atzo Barakaldon Gaiturekin lotuta 
antolatu zen Mintzodromoa ere agertzen da eta hor pixka bat Common Voice 
grabaketak eta nola dabiltzan azaltzen naiz (Librezaleko kide bezala). 
Mintzodromora gerturatutakoei, goizez zein arratsaldez, Gaitu zer den, 
Mozillak Common Voice zergatik jarri zuen martxan, grabazioak nola egin 
eta balioztatu azaldu nien.
https://eitb.eus/N_9V89AZ/ (41:23tik aurrera)

Dagoeneko euskarazko 340 ordu bildu dira Common Voice.

Azaroaren 29an Iñaki Ibabe eta biok Eusko Legebiltzarrera joango gara 
eta Librezaleko kide bezala hitzaldia eman eta grabaketa maratoia egiten 
lagunduko diegu. Iñakiri eta bioi garraioa ordainduko digute.

Besterik gabe, jakinaren gainean egon zaitezten.

Ondo izan,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago