[Librezale] Gaitu proiektua - HIRUKA

Ander Zarraga kazeta3 a bildua hiruka.eus
Or, Aza 17, 09:56:29, CET 2023


Mila esker guztiagatik!
Galdetu dizuet zalantzarik azaltzen bazait.

Eskerrik asko eta laster arte!



*Ander Zarraga | Kazetariakazeta3 a bildua hiruka.eus944 911 337  |  645 725
928Martikoena, 16
<https://maps.google.com/?q=Martikoena,+16&entry=gmail&source=g>, 2.
solairua ยท 48992 Algorta (Getxo)Digitala <https://hiruka.eus/>    Twitter
<https://twitter.com/HirukaEus>   Facebook
<https://www.facebook.com/HirukaEus>   Youtube
<https://www.youtube.com/channel/UC8lh2Lo-_F0rbWvdzwZ0NbQ>   Flickr
<https://www.flickr.com/photos/hirukaeus/>   Instagram
<https://www.instagram.com/hirukaeus/>*


Hau idatzi du Txopi (txopi a bildua ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2023 aza.
16(a), og. (22:20)):

> Kaixo:
>
> Gorka, ondo baino hobeto egin duzu. Mila esker zure ekarpenengatik.
> Nireak ere gehitu ditut eta jarraian eransten dudana atera da:
>
> ====================
>
> 1. Zergatik da garrantzitsua adimen artifizialari, AAri, euskara irakastea?
>
> Librezalen software, protokolo eta datu libreen aldekoak gara, besteak
> beste euskaldunok euskaraz aritzeko dugun eskubidea bermatzen dutelako.
> AA libreek ere hori ahalbidetzen dute.
>
> Libreak ez diren AAek ez dituzte erabiltzaileak errespetatzen
> (pribatutasuna urratu, erabiltzaileak produktu bihurtu...) eta AA itxi
> horiek kontrolatzen dituzten enpresentzat euskara ez da merkatu
> interesgarria. Baztertu egiten gaituzte eta erdarara jotzera behartu.
>
> Euskaldunok software librea (Firefox, LibreOffice, WordPress...)
> euskaratu dezakegu, hori da hain zuzen Librezalen auzolanean egiten
> duguna. Gero eta zabalduago dauden AA libreekin (Common Voice, Coqui...)
> berdina gertatzen da. Bultzatu dezagun software librea orokorrean eta
> baita AA libreak ere, gizarte askeago baten alde egiten arituko
> garelako; nahi dutenek euskaraz aritzeko aukera gehiago izango duten
> gizarte bat.
>
> 2. Eta zergatik ahotsa grabatu?
>
> Common Voice ekimen internazionalaren barnean, euskaraz ere ahotsak
> grabatzeko ekimenak (*gaitu.eus*) bilatzen duena da euskara uler
> dezaketen AAk euskara ondo ulertzeko behar haina datu izatea da.
> Ikasketa automatikoko algoritmoek datu asko behar dituzte eta jai dugu
> euskarazko datu pila animatuko diren ekimen pribatuen zain geratzen
> bagara. Batu gaitezen euskaldun hiztun ahalik eta gehien eta sor dezagun
> ahots banku orekatu bat, gizon eta emakumeen ahotzak biltzen dituena,
> gazte eta erretiratuenak, azentu desberdinak dituzten pertsonenak,
> euskaldun berri, zahar eta dibertsitate funtzionala dutenenak. Sor
> dezagun kalitatezko grabazio-sorta handi bat, dagoeneko etxean ditugun
> eta bidean diren gailuetan (Cortana, Siri, GPS, telebista, igogailu...)
> erdara erabili ordez euskaldunok euskaraz hitz egiten lagunduko diguna.
>
> 3. Zer egiten da gero grabatutako ahots horiekin?
>
> Ahots horiek libreak direnez AA proiektu guztietan erabiltzeko aproposak
> dira, libreak izan ala ez. Mozillak bere hizketaren ezagutzaile librea
> sortuko du eta dagoeneko euskara ulertzen duen Coqui liburutegi librea
> prest dago nahi duenak berarekin produktu eta zerbitzu berriak sortzeko.
> Euskara ulertzen duten bi euskal sistemek Common Voiceko ahots hauek
> baliatzen dituzte euskara gero eta hobetu ulertzeko eta esperokoa da
> Common Voice izaten ari den arrakastari esker oraindik euskaraz
> eskuragarri ez dauden beste gailu eta zerbitzu batzuk ere goizago ala
> beranduago euskara ere ulertzera animatzea.
>
> 4. Nola funtzionatzen du grabaketak egiteko prozesuak?
>
> Mikrofonoa duen gailu batekin gaitu.eus webgunera jo eta EMAN ZURE
> AHOTSA sakatu. Ondoren "Hitz egin" botoia sakatu eta banan-banan esaldi
> batzuk aurkezten zaizkizu. Horiek banan-bana ahots goran irakurri behar
> dituzu grabazio txikiak sortuz. Common Voice webgunean grabazio horiek
> automatikoki gordetzen ditu. Oso erraza da!
>
> Zuk grabazioak sortzeaz gain besteenak ere balioztatzea komeni da.
> Horretarako "Entzun" botoia sakatu eta banan-banan grabazio bat entzun
> behar duzu eta BAI edo EZ botoia sakatu, pertsona horrek esaldia ondo
> grabatu duen ala ez esanez.
>
> Aholkutxo batzuk:
>    - Egin dituzun grabazioen bikoitza balioztatzea komeni da. 10
> grabazio egiten badituzu beste 20ren grabazioak entzun behar dituzu,
> Common Voice datu-sortaren oreka mantentzen laguntzeko.
>    - Grabazioak leku lasai batean egitea komeni da. Lasai, ez da
> isiltasun osoa behar, kontua da AAri zarata asko duten grabazioek ez
> diotela laguntzen.
>    - Common Voicen erabiltzailea erregistratzea komeni da, batez ere
> Behin baino gehiagotan sartuko bazara (baina ez da beharrezkoa).
> Kalitate hobeagoko AAk sortzeko lagungarria da grabazioak zein adin
> tarte, genero eta azentuko/zonaldeko pertsonek egin dituzten jakitea.
>
> 5. Ahotsak biltzeko Common Voice software librea ari zarete erabiltzen,
> zergatik da hori garrantzitsua?
>
> (hau lehen eta bigarren galderen erantzunetan azalduta legoke)
>
>
> Gehiago jakiteko:
>    - https://gaitu.eus/
>    - https://commonvoice.mozilla.org/eu/about
>    - https://eu.wikipedia.org/wiki/Common_Voice
>
> ====================
>
> Ander, testua gehiagoren artean adosteko denbora gehiago primeran
> etorriko litzaiguke, baina premia duela ikusita, HIRUKArako gure
> erantzuna hauxe izan daiteke.
>
> Agur eta ondo izan,
> Txopi.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20231117/ba4759fb/attachment-0001.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago